http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Eskautak martxan! Getxorekin bat!'

Boy Scout-en talde bat./
Boy Scout-en talde bat.

Larunbat honetan Bizkaiko 250 gaztek udalerrian aurkitzen dituzten ingurumen-arazoak konponduko dituzte

IZASKUN MOYANO

Ameriketako Boy Scout taldeak Euskal Herrira iritsi dira. Izan ere, gizartearen ongizatea bermatzeko lanean arituko dira. Larunbat honetan badute zeregina Getxon. 14 eta 30 urte bitarteko 250 gazteak, udalerria 'berde eta txukun' uzteko helburua bete nahi dute.

Boluntariotza lan hau Euskalerriko Eskautak Bizkaia elkarteak eta Getxoko Udalaren Ingurumen sailak antolatu dute. 'Eskautak martxan! Getxorekin bat!' lelopean hainbat ekintza burutzeko xedea bateko dute. Honetarako, gazteak, hobetu beharra duten toki jakinetan kokatu dira. Han dagoen jendearekin hausnartu eta eztabaida sortuko dute. Era honetan, gizon-emakumeek ingurumen naturalarekiko duten portaera aztertu eta behar izan ezkero aldatzen saiatuko dira.

Beste batzuen artean, landaketa burutuko dute Gobela ibaian, apo lasterkarien habitata babesteko jardungo dute, landare inbaditzaileak kenduko dituzte eta Azkorriko pinudia garbituko dute larunbat honetan Getxoko udalerrian. Ekintza guzti hauen bidez beraien asmoa asebetetzea lortuko dute: «kanpora irten, ekin, ingurumenaz gozatu eta mundua aurkitu duguna baino hobeto utzi».

Aipatu beharra dago, honako hauek ez dela Euskalerriko Eskautak Bizkaia ekintzaile taldeak antolatzen duen lehendabiziko ingurumen-ekimena. Izan ere, Meatzaldetik Txorierri edo Getxoraino hainbat boluntariotza lanetan jardun izan dute azken urteotan. Izan ere, honako hau, aurten antolatzen duten bigarren ekintza da.

Taldeak 8 eta 18 urte arteko 2000 ume eta gazte eta 300 begirale inguru partaide ditu, eta 30 urte baino gehiago daramatza Bizkaian lan egiten. Mundu osoan zehar presentzia duen gazte-mugimendu hau aisialdian lan egiten ari da, pertsona libre eta konprometituak, askatasun eta berdintasunaren alde borrokatzen duten gazteak eta gizakiaren hobetzeko ahalmenean sinesten dutenak hezteko.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos