http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Ertzaintzak Kaliforniako Munduko Jokoetan lehiatuko du

Ertzain batek aurreko edizio batean lortutako urrezko domina erakusten du. / P. Urresti

Talde polizialeko bi emakumezkok eta bost gizonezkok parte hartuko dute Los Angeles-en ospatuko den lehiaketan

Jan Echevarría
JAN ECHEVARRÍABilbao

Kalifornian Guardia Zibila ez dagoela aldarrikatu zuen RIP taldeak bere abesti famatuenetako batean. Hala ere, Arrasateko taldeko kideek ez zekiten talde polizial desberdinetako agenteak izango zirela aurten Los Angeles-en ospatuko den Polizien eta Suhiltzaileen Munduko Jokoetan. Talde horien guztien artean merezi du aipatzea Ertzaintzako zazpi agentek parte hartuko dutela. Zehazki, talde polizialeko bi emakumezko eta bost gizonezko izango dira atzo hasitako eta abuztuaren 16ra arte iraungo duen lehiaketan.

Ertzaintzaren ordezkaritzak hiru modalitatetan lehiatuko du: atletismoan, taekwondon eta body buildingean. Gauzak horrela, Artzai Morante, Jon Aingeru Borja, Oscar Aparicio, Itziar Sáez, Joseba Patxi Mentxaka, Miren Iosune Fernández eta Joseba Pantzeska García agenteak saiatuko dira disziplina horietan dominak eskuratzen.

Eta zer nolako probetan hartuko dute parte? Atletismoari dagokionez, 200, 400 eta 800 metro, 4x100 metro eta 4x400 metro erreleboari, 5.000 metroko probari, cross countryari eta maratoi-erdiari ekingo diote. Horrez gain, taekwondoko teknikan eta borrokan, eta body buildingean lehiatuko dute ere bai. Euren probak gaur, ostegunean, ostiralean, larunbatean eta igandean ospatuko dira.

Estefanía Beltrán de Heredia, Segurtasuneko sailburuak, joan den astean harrera egin zion asteburu honetan Kaliforniara joan den espedizioari. Erandioko Ertzaintzaren Egoitza Nagusian egin zen ekitaldian, sailburuak «zortea» opa zien parte-hartzaileei, eta eskertu zuen kirolari horiek haien partaidetzarekin proiektatzen duten Ertzaintzaren irudi bikaina, beti domina kopuru handia lortzen baitute. Lehiaketa horren azken ekitaldian, hau da, 2015ean Fairfax-en (Virginian) egindako Polizien eta Suhiltzaileen Munduko Jokoetan, hogeita bederatzi domina lortu zituen Ertzaintzak eta horietako hamaika urrezkoak izan ziren.

1967an sortutako txapelketa

Polizien eta Suhiltzaileen Munduko Jokoak 1967. urtean sortu ziren, San Diegon (Kalifornia); edonola ere, World Police & Fire Games Federation erakundea 1985. urtean sortu zen, eta erakunde horrek ezarri zuen gaur egungo bi urteko sistema. Urte horretan bertan egin zen garai berri horren lehen ekitaldia San Josen (Kalifornia).

Ertzaintzak 1999ko Stockholmeko jokoetan hartu zuen parte lehen aldiz, eta orduz geroztik lehiatu da 2001ekoetan Indianapolisen, 2003koetan Bartzelonan, 2005ekoetan Quebecen, 2007koetan Adelaidan (Australia), 2009koetan Vancouveren (Kanadan), 2011koetan New Yorken, 2013koetan Belfasten (Ipar Irlanda) eta 2015ekoetan Fairfaxen (Washington, Ameriketako Estatu Batuak).

Ekitaldi bakoitzean 10.000 inguru parte-hartzaile izaten da. Dena dela, 2011. urtean, New Yorken egin zirenean, 16.000 parte-hartzaile izan zen. Onartu diren hurrengo Munduko Jokoak Txinan egingo dira, 2019an, Chengdu hirian.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos