http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Errudunak

Denboralearen ondorioz, orduak eta orduak eman dituzte mila pertsonak AP-6 errepidean harrapatuta

Errudunak
AFP
Txani Rodríguez
TXANI RODRÍGUEZ

Betidanik esan da Errege gaua magikoa dela. Haurrak dira protagonista, eta haur bilakatzen gara helduak. Oroitzapen xamurrak ditugu denok: esnea eta gailetak, urduritasuna ohean, opariak goizean, errege-opila eta txokolate bero goxoa etxe barruan, eta kanpoaldean, hotza, euria edo elur-malutak. Irudi horiek ditugu grabatuta geure imajinario kolektiboan.

Aurten oso ondo produzituta egon da Errege Eguna: Meltxor, Gaspar eta Baltasar agurtzeko elur asko izan dugu, eta haurrek bezala jokatu dute geure ordezkariek. Aurrekontua eskuzabala izan da, izan ere; elur gehiegi eta heldutasunik eza handiegia.

Denboralearen ondorioz, orduak eta orduak eman dituzte mila pertsonak AP-6 errepidean harrapatuta. Amesgaizto bihurtu da Errege Eguna hainbat eta hainbat familiarentzat. Baina ikuskizunik penagarriena geure ordezkariek eman dute: haurrek egiten duten bezalaxe, batak besteari leporatu dio errepideetan gertatu denaren erantzukizuna. DGTren zuzendariak gidariei leporatu die egoera; Sustapen ministroak, ABERTIS enpresari; eta ABERTIS enpresak, Espainiako Gobernuari... Gaixoak.

Beraz, nik badaukat pentsatuta hurrengo urtean eskatuko ditudan gauzak: elur gutxiago egin dezala, heldutasun handiagoa geure artean eta, bide batez, 'Pedro eta Otsoa'-ren ipuina. Gogora dezagun alegia horren irakaspena: hainbeste aldiz esan zien Pedrok bizilagunei otsoa azalduko zela, otsoa azaldu zenean inork ez zion kasurik egin. Baliteke denboralearekin gauza bera gertatzea: astero iragartzen digute ekaitz ikaragarriren bat: Ana, Bruno, Enma… Alerta-egoera etengabe batean bizi garela iruditzen zait batzuetan, eta egoera benetan arriskutsua denean, ez dugu sinesten. Hala eta guztiz ere, oker banabil, autokritika egingo diot neure buruari. Nire erantzukizuna nori leporatu badakit. Erregeek, adibidez, oso jarraibide txarra eman dute: egin zuen gau kaskarrarekin gora eta behera ibili ziren opariak banatzen. Zergatik ez ziren hotel batean gelditu denboralea igaro arte? Zoritxarrez, ñabardura honek ihes egin die geure ordezkari argiei.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos