http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Errepideetan arriskuak murrrizteko eta jokabide seguruak sustatzeko jardunaldiak ospatuko dira Bilbon

Auto bat errepidean./
Auto bat errepidean.

Erantzukizun partekatua bide segurtasunaren alorrean' izenburuko jardunaldia egingo du Trafiko Zuzendaritzak asteazkenean Bizkaiko hiriburuan

ELCORREO.COM

'Erantzukizun partekatua bide segurtasunaren alorrean' izenburuko jardunaldia egingo du Trafiko Zuzendaritzak asteazkenean, Bilbon, Euskadiko Artxibo Historikoan. Kale eta errepideetako bide segurtasunarekin inplikatuta dauden eragile guztien baterako erantzukizunari buruz gogoeta egin nahi da jardunaldi horietan.

Bertaratzen diren pertsonek zuzen-zuzenean ezagutu ahal izango dituzte arriskuak murrizteko eta jokabide seguruak sustatzeko Europako eta tokiko esperientziak, prozesuak eta tresnak. Estefania Beltran de Heredia Segurtasuneko sailburuak inauguratuko du jardunaldia.

Topaketaren inaugurazioaren ostean, hiru multzotan antolatutako aurkezpenak hasiko dira. 'Erakundeen erantzukizunaren balioa bide segurtasunaren alorrean' lehen multzoan, Matthew Baldwin, Sonya Hurt eta Sonia Diaz de Corcuera izango dira hizlari, eta Europar Batasuneko, Erresuma Batuko eta Euskadiko bide segurtasunaren arloko esperientziak azalduko dizkiete bertaratzen direnei, hurrenez hurren.

Atsedenaldiaren ondoren, bigarren zatia hasiko da: 'Bide segurtasunaren kontzeptua alor juridikoan, hizkuntza kreatiboaren bilakaeran eta enpresaren lehiakortasunean eta berrikuntzan'. Multzo honetan esku hartuko dute Manu Pedreira Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Bide Segurtasuneko fiskal ordezkariak; David Caballero, SCPFko zuzendari sortzaile exekutiboak eta Claus Ehlers Mercedes Benz-eko estrategia eta planifikazio zuzendariak.

Azkenik, hirugarren mahaian, 'Giza faktorea mugikortasun seguru eta iraunkorraren alorreko paradigma-aldaketaren aurrean' izenburupean, Aitor Aritzeta EHUko Psikologia doktore eta Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzarako Gazte-Ziur ekimeneko zuzendariak, Mariola Pascual Gazte-Ziur proiektuko ikertzaile eta EHUko ikerketa talde bateko kideak eta Azucena Vega liderren eta enpresa taldeen entrenatzaileak parte hartuko dute.

«Azken urte hauetan trafiko istripuen biktimen kopurua jaisten ari da Euskadin eta arlo horretan Europako herrialderik aurreratuenen parean jarri da. Beherakada horrek akuilatzen gaitu, eta, hartara, istripuen eta biktimen kopurua murrizteko lanean jarraitzeko konpromiso irmoari eusten diogu. Jardunaldi profesional honetan zenbait sektoretako adituei hitza eman nahi izan diegu; izan ere, kultur aldaketa iraunkorrak lortuko badira, ikuspegi zabala izan beharko da, askotariko alderdiak aintzat hartuko dituena», adierazi du Trafikoko zuzendaria den Sonia Diaz de Corcuerak.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos