http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Erreforma Euskal Herrian

Joanes Leizarraga lapurtarrak itzuli zuen lehenbiziko aldiz euskarara Testamentu Berria

Irudian, Leizarragak itzulitako 'Iesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria'./
Irudian, Leizarragak itzulitako 'Iesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria'.
Jon Kortazar
JON KORTAZAR

Erreformaren aurpegi zabala arin agertu zen Euskal Herrian, Joana Albret (1528-1572) erreginak kalbinismoaren alde egin zuen momentutik aurrera. Nafarroako erregina ere bazenez, Nafarroa Beherean indartsu zabaldu zen Erreforma, eta bere fruiturik oparoena Joanes Leizarragaren (c. 1506 -1601) lanen argitalpena izan zen.

Eta haien artean, gailurra, 1571n agerturiko "Iesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria"ren itzulpena. Haren ondoren plazaratu ziren beste lan bi: "Abc edo kristinoen instrukzionea" (1571) eta "Kalendrera" (1571).

Bibliaren itzulpena argitaratzea izan da Europako zenbait herritan latinetik urrundu eta herriko hizkera arau tzeko bide ziurra. Kulturaren alorrean Jainkoaren hitz sakratua herri hizkeraz emateak bide erlijiosoa eta hizkuntzarekiko araua lotu zituen, eta ildo horretan erreza zen arlo batek bestea indartzea.

Gurean ez zen horrelakorik gertatu, Joanes Leizarragaren itzulpena Erreformaren aldekoa zelako, eta Albretekoaren seme Enrikek katolikotasunaren alde egin zuenean, jausi egin zirelako amaren asmo eta politikak, eta Joanes Leizarragaren lanak ere ahaztuak geratu ziren. Deigarria da, baina haren lanen kopia solte gutxi batzuk baino ez dira geratzen han eta hemen (Testamentu Berriko ale gutxi ezagutzen dira, hamaika zehazki; ABCkoak ale bi ziren eta bata galdua), nahiz eta pentsa tzekoa denez, tiradak handiak izan behar zuten.

Bibliaren itzulpena argitaratzea izan da Europako zenbait herritan latinetik urrundu eta herriko hizkera arautzeko bide ziurra

Ez da zalantzarik Joanes Leizarraga izan dela euskal literaturaren historia osoan "gerta zitekeen"aren jakin-minerako iritzirik gehien bildu duen egilea. Zer gerta zitekeen hura edo hartakoa gertatu izan balitz? Zer izango zatekeen gaur euskal literatura, Leizarragaren lanek aurrera jarraitu eta ondorengo bizitza izan balute? Historia-fikzioak, baina, toki gutxi du iraganean. Gertatu zena gertatu zen, eta ez dago aldatzerik.

Joanes Leizarragaren lanean gehien sakondu duena Patxi Salaberri Muñoa dugu eta berak idatzitako "Leizarragaren Idazlanetan Barrena" (UPV-EHU Argitalpen Zerbitzua, 2014) liburuari esker hainbat zertzelada berri eta oso interesgarri ikasi ditzakegu Beskoi tzen jaio zen itzultzaileari buruz. Hain zuzen ere, "Kontrarreformak estigmatizaturik, azken egunak isilpean bizi behar izan zituen Erreforma protestanteko adar kalbindarraren elizgizon beskoiztarra".

Hara hor lerro bitan emana Joanes Leizarragaren bizitzaren laburpen argia. Patxi Salaberri Muñoari eta liburu horri esker ikerketa historikoak aurrera egin du eta zenbait berri jakiteko beta eskaini digu Aramaioko ikerlariak.

Ez du garrantzi txikia Joanes Leizarragaren itzulpenaren iturria agertzeak eta argi tzeak. Lehenago, grekotik edo latinetik itzuli zuela bere Testamentu Berria uste izan bazen ere, Salaberrik frogatu du frantsesetik zuzen-zuzen egin zuela (bide batez, Leizarragak berak adierazi zuen gauza bere idazkietan), eta, ziurrenik, 1563an Bonnefoyk Genevan atera zuen "Le Nouveau Testament" itzulpen kalbinista izan zuela iturria (edo haren jarrai tzaile hurbil bat). Horretarako ia-ia detektibe lana egin du Salaberrik eta argumentu pisutsuz bertsio bien artean dauden antzekotasunak adierazi ditu.

Horien artean, adibidez, azalean jarri duen Mateoren aipua, edo oharrak egiteko orduan erabilitako grafia berezia, edo hiztegian ageri duen frantsesarekiko hurbiltasuna, dena baina, helburu jakin batekin: "hurbiltasun[a] hertsiki lotua dago itzulpenak jatorrizko testuari gorde nahi zion fideltasunarekin", azken batean Jainkoaren hitza zen i tzuli beharrekoa eta fideltasuna ezinbestekoa zen lan horretan.

Hamalau hilabete

Salaberriri esker dakigu hamalau hilabetean burutu zuela bere lana, eta ez lehenago uste zen bezala, epe luzeago batean. Ezaguna zen Paueko sinodoak egin ziola Testamentu Berria itzultzeko enkargua, eta sinodo hori 1563ko martxoaren 14an ospatu zela, baina ez da kontuan hartu kalbinistek martxoaren 25ean hasten zutela urtea, beraz, urteak kontatzeko dugun usadioaren arabera, 1564koa izan behar du datak. Agian, agindua jaso aurretik hasi zuen lana, eta bera oso harro zen lanaren eraginaz, zeren Kalendrerako irailaren 24aren parean ezarri zuen ohartxo hau: "Egun hunequin Testamentu berria Heuscaraz lehenic imprimi tzen acabatu 1571".

Joanes Leizarragaren lanak ilunpean geratu baziren ere, izan dute jarraipenik gure garaiotan

Joanes Leizarragaren lanak ilunpean geratu baziren ere, izan dute jarraipenik gure garaiotan, eta uler bedi garaiaren esanahia era zabalean. Federiko Krutwigek haren lana goraipatu zuen, euskara baturako erregistro jasoko hizkun tza eredua defendatuz, euskara batua eratzeko sasoia zenean. Azken sasoietan sistemaren aurkako joerek badute oihartzuna gurean eta honek ere izan zuen, nahiz eta batuaren arauaren indarrak isilarazi zuen bide hori.

Gugandik hurbilago, agerian geratu zen liburuek eta egileek duten kapital sinbolikoaren agerpena, Nafarroako Kutxak, CANek, 1995ean Londresko Christie"s etxeak Joanes Leizarragaren "Testamentu Berria" liburuko ale bat enkantean jarri zuenean, eginahalak egin zituen hura lortu arte, Nafarroako patrimonio gisa erakutsiz, eta nortasuna indartzeko asmoz erosita.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos