http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Eroskik eta Gutxitasuna duten Pertsonen Bizkaiko Koordinakundeak lankidetza hitzarmena sinatu dute

Eroski Fundazioak 6.000 euroko ekarpena egin du, eta diru hori Gutxitasun Fisikoa edo Organikoa duten Bizkaiko pertsonen Nazioarteko Eguna prestatzeko lanetara bideratuko da

ELCORREO.COM

Alejandro Martinez Eroski Fundazioko zuzendariak eta Rodrigo Gonzalez Gutxitasun Fisikoa edo Organikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzaileko (FEKOOR) presidenteak bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena sinatu dute aste honetan, gutxitasun fisikoa duten Bizkaiko pertsonei laguntzeko jarduera sozialak antolatzeko.

Eroski Fundazioak 6.000 euroko ekarpena egin du, eta diru hori Gutxitasun Fisikoa edo Organikoa duten Bizkaiko pertsonen Nazioarteko Eguna prestatzeko lanetara bideratuko da. Egun hori abenduaren 3an ospatzen da.

«Eroski Fundazioaren helburuetako bi elkartasuna eta laguntzaren sustapena dira. Horretarako, gure ekimenez jarduten dugu batzuetan, eta beste batzuetan, lankidetza hitzarmenak sinatzen ditugu, gaur bezala. Izan ere, urteak daramatzagu elkarte honekin kolaboratzen, eta oso lan garrantzitsua egiten du gizartean, gure inguruan behar handiena dutenei laguntzen baitie», esan du Eroski Fundazioko zuzendariak.

Bestalde, FEEKOR koordunakundeko presidentearen arabera, «gurea bezalako elkarte batentzat funtsezkoa da Eroski Fundazioak gaur emandako babesa. Hasieratik babestu gaituzte, eta haien laguntza izan ez bagenu, ezingo genuke lan egiten dugun pertsonak oroitzeko eguna ospatu eta etorkizunean nahi dugun gizartea lortu. Gizarte hori inklusiboa izango da, eta hartan, pertsona guztiak, nork bere askotariko ezaugarriekin, libre hautatzeko, berdintasuna bermatzeko, parte hartzeko eta herritar oso-osoak izateko moduan biziko gara».

Eroskik, kontsumorako kooperatiba den aldetik, egungoa baino gizarte bidezkoagoa eta kohesionatua lortzen laguntzea du xede. FEKOOR eta Eroski elkarrekin ari dira lanean, gizartean irisgarritasun unibertsaleko baldintzak betetzeko, diseinua pertsona guztientzat izateko eta aukera berdintasuna sustatzeko.

FEKOOR irabazi asmorik gabeko erakunde bat da. Eusko Jaurlaritzak onura publikokotzat jo zuen eta gutxitasun fisikoa edo organikoa duten Bizkaiko pertsonen 20 elkarte nagusiek osatzen dute. Hartara, 8.000 bazkidetik gora ditu lurralde historikoan. 1979an sortu zen, gutxitasun fisikoa edo organikoa duten pertsonak gizartearen eremu guztietan egoteko lanean ari ziren elkarteak koordinatzeko. Elkarteak hiru ikuspegi hartzen ditu kontuan etorkizunari begira: gutxitasun fisikoa edo organikoa duten pertsonak, haien babes sareak, inguruak eta gizartea; zerbitzuak, programak, jarduerak, babesak eta aukerak; erakundea bera.

Temas

Eroski

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos