http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Erandioko alkateak deliturik egin ez duela erabaki du Zigor epaitegiak

Joseba Goikouria alkatea erantzukizunaz salbuetsi du Recuperaciones Esma enpresak lizentziarik gabe funtzionatu izanari buruzko kausan

ELCORREO.COM

Joseba Goikouriak, Erandioko alkate eta EAJ-PNVko zerrendaburuak, ez du deliturik egin. Hala egiaztatu du Bilboko 2. Zigor auzitegiak Asua bailan kokatuta dagoen Recuperaciones Esma txatarra enpresa lizentziarik gabe jardun izanagatik aurkeztu zen salaketaren aurrean alkatea absolbitzeko hartu duen erabakiak. Erandioko alkatearekin batera auziperatuta egon dira Erandioko Hirigintza arloko zinegotzi jeltzale izandako Asier San Nicolás eta Itziar Koba.

EAJ-PNVk ondorio gazi-gozoak atera ditu. Alde batetik, «pozik» dago justiziak alkatea eta Asier San Nicolás zinegotziaren absoluzioa ezarri duelako eta egotzi zaizkien karguetatik libre geratu direlako. Baina, beste alde batetik, «ez du ontzat hartzen» Itziar Koba zinegotzi ohiari ezarri zaion 7 urteko gaitasun gabetzea. Kobak hurrengo egunetan «erabakiko du» epaia errekurrituko duen.

Halaber, EAJ-PNVk oposizioko talde batzuek erakutsi duten jarrera salatu nahi izan du «gai hau erabili izan dutelako udal ordezkarien eta EAJ-PNV alderdiaren kontra arrazoirik gabeko kritikak egiteko». «Terminoak manipulatu dituzte EAJ-PNV eta alkatea desgastatzeko. Iraindua izan da. Kalumniak arrastoa uzten du eta hori izan da bilatu dutena. Politikan denak ez du balio eta benetan lotsagarria da gezurretan aritu behar izatea politikoki onuradun irteteko» salatu dute jeltzaleek.

Fotos

Vídeos