http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Erakusketak, tailerrak, antzezlanak... Arrigorriagan, Emakumeen Nazioarteko Egunaren kanpainaren barnean

Ekitaldi guzti hauek martxoaren 1etik 16ra bitartean ospatuko dira

ELCORREO.COM

Emakumeen Nazioarteko Egunaren kanpainaren barnean, Arrigorriagako Udalak eta Madalen, Sial eta Loturarik Gabe emakumeen elkarteek askotariko ekitaldiz beteriko egitarau bat antolatu dute Martxoaren 8an. Horren bidez, nola aldarrikapen-beharrei hala kultura eta aisialdi sortzailearen beharrei erantzun nahi diete, betiere oinarri hartuta denon inplikazioa behar dela berdintasuna lortzeko.

Ekitaldiak martxoaren 1ean hasiko dira 'Rock and Roses' argazki-erakusketarekin; udaletxeko Euskaldun Berria erakusketa-gelan egongo da. Hilaren 2an, ostiralean, inauguratuko da, 18:00etan, eta inaugurazio-ekitaldian izango da Marilu Tudanca, Espainian heavy musika-estiloko talde baten gidari izandako lehen emakumea. Erakusketa martxoaren 14ra arte egongo da irekita. Martxoaren 7an, eta egun bat lehenago Abusun, mindfulness tailerra aurkeztuko du 'Lo que mi alma ya sabía' liburua idatzi duen Belén Andrés psikologoak. Hori ere 18:00etan izango da, udaletxean.

Martxoaren 8an bertan, ohi bezala, Madalen elkarteak ate irekien jardunaldia egingo du Lonbon, eta hurrengo egunean herri-bazkaria egingo da Untzigain jatetxean. Arte eszenikoentzako tartea egongo da aurten ere; hain zuzen, martxoaren 9an bertan, Producciones Vaivén taldeak 'Scherezade y lascapas de la cebolla' antzezlana eskainiko du Lonbo Aretoan.

Martxoaren 11n berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako zumbathloia egingo da Udaletxe plazan; martxoaren 15ean, Carmen Martínez rapsoda eta idazleak Gloria Fuertesen biografia poetikoan oinarritutako poesia-errezitaldia egingo du Kultur Etxean; eta martxoaren 16an Hamaika herriko antzerki taldeak bere azken sorkuntza estreinatuko du Lonbon: 'Semillas del pasado'.

Abusun, lehen ekitaldia aipatutako midfulness tailerraren aurkezpena izango da, martxoaren 6an. Hilaren 7an, berriz, ipuin-kontalaria eta tailerra egongo dira liburutegian, Sorgina Txirulinaren eskutik, 'Emakume paregabeak eta Berdintasuna' izenburupean. Hurrengo egunean, martxoaren 8an, Sial elkarteak bere ohiko irteera kulturala egingo du. Oraingoan Iruñera eta Planetariora joango dira.

Martxoaren 14an zineforuma egingo da; horren barnean, 2015eko 'Siete Diosas' film indiarra egongo da ikusgai. Amaitzeko, Hamaika taldeko emakumeek 'Semillas del pasado' antzezlan berria estreinatuko dute Zentro Soziokulturalean.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos