http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Torreneko Hiritarren Arretarako Bulegoa itxi dute

Torreneko Hiritarren Arretarako Udal Bulegoa./
Torreneko Hiritarren Arretarako Udal Bulegoa.

«Eraikinean izandako matxura batengatik itxi dugu eta momentuz ez dugu utziko hiritarrak bertan sartzea», diote arduradunek

J. ECHEVARRÍA

Aurreko asteburuan Otxarkoagako zentru zibikoaren eraikinaren zati bat behera etorri zen. Zehazki, kanpoan dagoen eskailera bati eragin zion altzariaren narriadurak eta azken informazioak diotenaren arabera, istripu zalapartatsu hori ur filtrazio baten ondorio zuzena izan zen.

Bilboko udalak gogoratu du eskailera hori 70eko hamarkadan altxatua izan zela, baina azken denoraldian ez zuela inork erabiltzen. Zorionez, ez zen zauriturik egon; izan ere, gauez jauzi zen eta Julian Gayarre kaleko puntu horretatik ez zen inor pasatzen momentu horretan.

Logikoa denez, horrelako egoerak ekiditea izan behar da udaletxe guztietako lehentasuna. Gauzak horrela, eta Otxarkoagan gertatutakoa berriro errepikatu ez dadin, Getxoko udalak Algortako Torreneko Hiritarren Arretarako Udal Bulegoa itxiko du jendearentzat, eraikineko ur-hodietan izandako matxura bat dela eta. «Segurtasun arrazoiengatik itxi dugu Torreneko HABa eta arazoa konpondu bitartean ez dugu utziko hiritarrak bertan sartzea», diote arduradunek.

Horregatik, aipatutatko HAB zein KIUB-Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoaren zerbitzua Benturillena kaleko 17.eko (Andra Mari) udal bulegoan eskaintzen ari da atzotik aurrera. Udako bere ordutegia 08:00etatik 14:00etara da (abuztuaren 14tik irailaren 1era bakarrik astearte, ostegun eta ostiraletan egongo da zabalik).

Udalak barkamena eskatzen du sortutako eragozpenengatik.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos