http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Enpresa proiektu berrien finantzaketa errazteko hitzarmena sinatu dute Bilboko Udalak eta Kutxabankek

Akordioaren bitartez, mikroenpresa berrien sorrera sustatuko da

ELCORREO.COM

BIG Bilbao ekintzailetzarako udal zentroaren laguntzarekin negozio proiektu berriak abiaraziko dituztenek lehentasuna izango dute ekimenaren finantzaketan, Bilboko Udaleko Bilbao Ekintza udal sozietateak eta Kutxabank erakundeak izenpetu duten hitzarmenari esker. Akordioaren bitartez, mikroenpresa berrien sorrera sustatuko da, autoenplegua bultzatuko da eta dagoeneko martxan diren negozioak finkatu eta hedatuko dira.

BIG Bilbao zentroak, besteak beste, finantzaketa eskuratzeko laguntza eskaintzen die ekintzaileei. Sinatu den hitzarmena jarduketa ildo horren barruan dago, eta helburu du Bilbao Ekintzak babesten eta jarraitzen dituen proiektuak sortu eta garatzea sustatzea. Iaz, Bilbao Ekintzak lagundutako enpresa ekimenek 1.360.000 euroko kanpoko finantzaketa lortu zuten.

Fotos

Vídeos