http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

48 enpresa euskaldun bilduko dira Basquisite nekazaritza elikagaigintzako azokan

Nekazari bat bere produktuak saltzen./Yvonne Fernández
Nekazari bat bere produktuak saltzen. / Yvonne Fernández

Antolatzaileek mundu osoko merkataritza azalera handietako erosle nagusiak, denda espezializatuak eta gourmet produktuen inportatzaileak gonbidatu dituzte

ELCORREO.COM

Euskal Herriko 48 enpresek beren produktuak erakutsiko dituzte Basquisite nekazaritzako elikagaigintzako azokan, Irungo Ficoban, gaur eta bihar. Gainera, beste toki batzuetako eta sektore laguntzaileetako 20 enpresa eta erakunde izango dira bi egun iraungo dituen topaketan.

Irungo erakustazokatik jakinarazi dutenez, azokan parte hartuko duten enpresen «motibazio nagusia» beren merkataritza esparrua zabaltzea eta salmentak handitzea da. Ildo horretan, adierazi dute nazioartekotzea dela sektorearen lehentasunetako bat, baita duela gutxi Jaurlaritzak aurkeztutako Gastronomiaren eta Elikaduraren Estrategia Planarena ere.

Horrela, antolatzaileek mundu osoko merkataritza azalera handietako erosle nagusiak, denda espezializatuak eta gourmet produktuen inportatzaileak gonbidatu dituzte, enpresa erakusketariei beren merkatua zabaltzen laguntzeko. Zehazki, Estatuko eta beste 18 herrialdetako 100 erosle gonbidatu edo 'hosted buyer' izango dira. Horiez gain, Euskal Herriko eta inguruko lurraldeetako 500 bezero eta profesional izatea ere espero da.

Azoka hau gaur eta bihar egingo da, Irungo Ficoba erakustazokan, eta Elkanogroup taldeak antolatu du, Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren, Gipuzkoako Foru Aldundiareneta Euskadiko Elikaduraren Clusterraren laguntzarekin.

Inaugurazio ekitaldia gaur goizean izango da, 10.00etan, eta Peli Manterola Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak, Maite Cruzado Gipuzkoako Aldundiko Turismoko zuzendariak eta Iban Unzueta Basquisiteko zuzendariak parte hartuko dute bertan.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos