Borrar

Enkore, Revolta Permanent eta Anita Parker izango ditugu Laudioko San Joan jaietan

Gaur eta bihar arituko dira gaueko kontzertuetan

Paul Picado

Jueves, 21 de junio 2018, 22:41

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gaurtik hasita eta igandera bitartean San Joan jaiak ospatuko dira Laudion. Gaur eta bihar egongo diren kontzertuen artean hiru talde nabarmendu ditzakegu: Enkore, Revolta Permanent eta Anita Parker. Lehengo biak gaur arituko dira, 22:00etatik aurrera, Mr. Pongo Band taldearekin eta Urrats erromeriarekin batera. Anita Parker, berriz, bihar izango da, Akerbeltz taldearekin batera, 23:00etatik aurrera.

Enkore Bilboko talde gaztea dugu, rock estilokoa. 2009. urtean sortu zen eta lehen diskoa 2012. urtean atera zuen. Horren ostean, beste hiru lan plazaratu dituzte, eta aurten azken singlea atera dute. Hasierako urteetan hainbat sari jaso zituzten, hala nola XX. Gaztea Maketa Lehiaketaren epaimahaiaren saria, eta horri esker, Europako zenbait jaialdi garrantzitsutan ibili ziren, esaterako, 'Liet International' eta 'Endangeraged Music Festival' jaialdietan.

Jarduera laburra dute, baina tarte horretan gaur egungo euskal rockaren arloan puntako taldeetako bat bihurtu dira. Europan ere ibiliak dira, besteak beste Portugalen eta Erresuma Batuan eta nazioarteko mailako ekitaldi handitan ere parte hartu dute: BBK Live, Fábrica Emídio da Silva Raposo, Ciudad de la Cultura Xixón eta The Water Rats London eta abar.

Revolta Permanent taldea Bizkaiko taldea dugu ere bai, baina kasu honetan Barakaldokoa. Enkore taldea bezala 2009. urtean sortu zen, eta handik bost urtetara lehen diskoa atera zuen, rapa eta musika elektronikoa nahasten dituen estiloarekin. Bigarren diskoa 2016. urtean atera zuen eta azkena aurtengo otsailean plazaratu du.

Azkenik, Anita Parker, gipuzkoarra dugu, Arrasatekoa zehazki. Berriki sortu den taldea da, iaz, hain zuzen, eta estiloari dagokionez, euskarazko elektro-swinga dela esan dezakegu, hots musika elektronikoa. Lehen diskoa ere atera zuten iaz, sei abestirekin, diotenez, zuzeneko emanaldietan abesti berriak aurkezteko eta denak ez erakusteko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios