http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Energiaren Euskal Erakundeak 6,5 milioi euro banatuko ditu

Diru-laguntza energia kontsumo ugari eta aurrezteko potentzial handia duten sektoreei begira eratu da, bederatzi programa ezberdinetan banatuta

ELCORREO.COM

Energiaren Euskal Erakundeak urteroko diru-laguntzen programa abiarazi du. Aurtengo deialdiak 6.500.000 euroko aurrekontua du eta energia kontsumo ugari eta aurrezteko potentzial handia duten sektoreei begira eratu da, bederatzi programatan banatuta.

Javier Zarraonaindia Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordeak eta Iñigo Ansola EEEren zuzendari nagusiak eman dute aste honetan diru laguntzen deialdiaren berri.

Azaldu dutenez, duela 30 urtetik garatzen ari den laguntzen programaren helburua Euskadin energia kontsumoa murriztea da, sektore kontsumitzaileetan energia eraginkortasuna bultzatzen duten proiektu eta ekinbideen aldeko sustapenaren bitartez eta jatorri berriztagarria duen energiaren ustiapena eta kontsumoa sustatuz.

Esan bezala, aurtengo diru-laguntzen programaren deialdiak 6.500.000 euroko aurrekontua du orotara, eta energia kontsumo ugari eta aurrezteko potentzial handia duten sektoreei begira eratu da, bederatzi programa ezberdinetan banatuta. Energia auditoretzak, baterako sorkuntza eta klimatizazio instalazioak, argiteria publikoa hobetzea eta energia berriztagarrien alorreko instalazioak sustatzeko inbertsioak diruz lagunduko dira, besteak beste.

Hain zuzen, Industria, Garraio eta Hirugarren Sektorera bideratu da aurrekontu sail handiena: denetara, 3,35 milioi euro. Enpresetan eta industrietan energia auditoretzak egiteko inbertsioak, argiztapena hobetzekoak eta kogenerazio sistemak (aldi berean beroa eta elektrizitate sortzea eraginkortasun handiz) martxan jartzekoak, garraio eraginkortasuna bultzatzekoak eta energia alternatiboekin elikatutako ibilgailuak erosteari zuzendutakoak diruz lagunduko dira.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos