http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Eneko Llanos eta Gurutze Frades, Hawaiiko Ironmanera

Eneko Llanos eta Gurutze Frades./
Eneko Llanos eta Gurutze Frades.

Gasteiz eta Durangoko kirolariek bihar lehiatuko dute hiru hamarkadatan munduko triatleta onenak bildu dituen ekitaldian

Jan Echevarría
JAN ECHEVARRÍA

Eneko Llanos eta Gurutze Frades kirolariek parte hartuko dute bihar Hawaiiko Ironmanean, hiru hamarkadatan munduko triatleta onenak bildu dituen ekitaldian, hain zuzen ere.

Llanosek abuztuaren 31an lortu zuen txapelketa honetan parte hartzeko plaza, Will Clarke britaniarrak lesio baten ondorioz bertan proban parte hartuko ez zuela jakinarazi zuenean. Momentu horretan, Arabako kirolariak KPR lista (Kona Points Ranking) burutzen zuen, non aipatutako Ironmanean lehiatzeko txanda lortu ez zuten triatletak agertzen diren.

Llanosek hamabigarren aldiz hartuko du parte bihar Hawaiiko proba zorrotz honetan eta gazteiztarra berriro saiatuko da 2008an lortutako bigarren postua hobetzen, nahiz eta marka hori berdintzea oso zaila izango dela jakin badakien.

Gasteizko kirolariaz aparte, Gurutze Frades Durangoko triatleta izango dugu munduko proba ospetsuenean lehiatzen ere bai. Triatleta bizkaitarrak Florianópolis-eko (Brasil) Ironmanean eskuratu zuen biharko proban lehiatzeko aukera. Izan ere, kirolariak laugarren postua lortu zuen txapelketa horretan, lehenengo bost sailkatuek Hawaiiko proban parte hartu ahal izango zutela.

Probaren sorrera

Muduko zaharrena eta ospetsuena den Hawaiiko Ironman-a 1978. urtean sortu zen, John Collins iparramerikako itsas-armadaren komandanteak atleta onenak zeintzuk ziren jakiteko hiru probak uztartzea proposatu zuenean. Igeriketako 'Waikiki Roughwater Swim' proba (4 km), txirrindularitzako 'Around-Oahu Bike Race' proba (180 km) eta 'Marathon of Honolulu' (42 km 195 m) lasterketa jarraian egitea proposatu zuen Collinsek eta, hortik aurrera, irabazleak 'Ironman' ezizena hartuko zuen (burdinezko gizakia).

1978ko otsailaren 18an 15 pertsona batu ziren Waikikin parte hartzeko asmoz. Lehiatu aurretik, bakoitzak hiru orrialde jaso zituen araudia eta ibilbidearekin. 1981ean proba Waikikiko kostalde lasaietatik Konako zelai antzuetara aldatu zuten, Hawaiiko Irla Handira. Konako itsasertzean laba beltzeko arroka da nagusi, eta atletek 'ho'omumuku'ri (zehazkako haize bortzitza), tenperatura altuei eta hezetasunari egin behar diete aurre.

Bihar, 2.000 atleta lehiatuko dira Ironmanaren 41. edizioan eta Gurutze Frades eta Eneko Llanos 35 emakumek eta 50 gizonek osatutako elitearen multzoan izango dira .

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos