http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Emakume-On ekimenak ikus-entzunezkoen emakume sortzaileak agerian jarriko ditu

Ekimena bihar ospatuko da Bilborock aretoan

ELCORREO.COM

Emakume-On ekimena izango da Bilborock aretoan bihar, ikus-entzunezkoen arloan sortzaile diren emakumeen lana ikusgai jartzeko asmoz. Bilboko Udalak eta Floston kultur elkarteak bultzatutako jardunaldia da, eta emakumeek ikus-entzunezkoen alorrean sortutakoa ikusgai jarri eta gai horren gaineko gogoeta sortarazi nahi du.

Bere sustatzaileek jakinarazi dutenez, Emakume-On ekimena goizez eta arratsaldez egingo da (11.00-14.00 eta 16.00-22.30). Sarrera doakoa eta librea da, eserleku guztiak bete arte. Jardunaldia ez da mugatuko zineman edo telebistan finkatutako formatuetara, eta esparru artistikoetan, aukera berrietan eta Interneterako ikus-entzunezkoen formatu berrietan ere murgilduko da, hala nola webserie edo bideoblogetan.

'El reto de la comunicación igualitaria' (Teresa San Segundo), 'Responsabilidad social para la igualdad' (Ana Gutiérrez, Susana Zaballa eta Vanesa Fernández), 'Jóvenes, valientes y creadoras' (Silvia Pumar, Sara Mauleón eta Ana Gómez), 'Nomofobikak gara' (Olatz Beobide eta Amaia Lizarralde), 'Arte y audiovisual' (Paula Bañuelos, Iratxe Hernández eta Bego Vicario) eta 'La aventura de ser youtuber' (Koala Rabioso eta Naty Penadas) dira eztabaidatuko diren gaiak.

Gainera, Bertha Gaztelumendik zuzendutako 'Volar' dokumentala proiektatuko da, eta, jardunaldia amaitzeko, Koala Rabioso eta Naty Penadas artistek 'networking + music DJ' saio bat eskainiko dute.

Ideiak martxan

Emakume-On ekimena Ideiak Martxan programaren barruan sortu da. Bilboko Udalak gazteentzako sustatutako programa da, eta bere helburua da gazteekin elkarguneak sortzea eta haiek partaide izatea udal programazioan. Parte hartzaileen adina 14-35 urtekoa izango da eta proposamenak banaka edo taldeka aurkez daitezke; taldeko kide bat gutxienez Bilbon erroldatuta egongo da.

Ideiak Martxan programan parte hartu nahi dutenek urteko edozein unetan bidali ditzakete proposamenak mezu elektronikoa bidalita zein udal web orriaren edo bilbaogazte.bilbao.eus web orriaren bitartez. Proposamenak jaso ondoren, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saileko teknikariek proiektuak aztertuko dituzte egileekin batera, bideragarritasuna ikusi eta, egiteko modukoa bada, egiteko.

Temas

Bilbao

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos