Borrar
Gizon eta emakume baten irudia.
Emakumeentzako gizarte-sustapen eta prestakuntza ikastaroa, Arrigorriagan

Emakumeentzako gizarte-sustapen eta prestakuntza ikastaroa, Arrigorriagan

Urritik ekainera bitartean 264 orduko saio teoriko-praktikoak eskainiko dira eta kultur irteera gehigarriekin konbinatuko dira

Izaskun MOYANO

Sábado, 7 de octubre 2017, 23:17

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Arrigorriagako Udalak, Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Planaren barruan, emakumeentzako gizarte-sustapen eta prestakuntza ikastaroaren beste edizio bat eskainiko du. Ikastaroa urritik ekainera bitartean egingo da eta hiru gai izango ditu ardatz: emakumeak, kultura eta gaurkotasuna; psikologia tailerra, eta gimnasia mentala egiteko tailerra.

Ikastaroaren bitartez, emakumeen ezagutza eta esperientzia indartzea, pertsonen arteko komunikazioa hobetzea, emozioak kontrolatzea, norberarekin seguruago sentitzea eta jarrera positiboa izatea lortu nahi da. Guztira 264 orduko prestakuntza teoriko-praktikoa emango da eta ikasgelako aurrez aurreko saioak kultur irteera gehigarriekin konbinatuko dira.

Bi talde egongo dira Arrigorriagako herrigunean eta hirugarren bat Abusun. Azken hori izango da ikastaroarekin hasten azkena, datorren urriaren 18an hasiko baita Abusuko Zentro Soziokulturalean. Asteazkenetan izango dira saioak, 16:00etatik 19:00etara. Arrigorriagako herriguneko taldeek urriaren 17an hasiko dute ikastaroa eta saioak astearte eta ostegunetan izango dira udaletxean (bigarren solairuan). Lehenengo taldearentzat 16:00etatik 17:30era izango dira saioak eta bigarrenarentzat 17:30etik 19:00etara.

Ikastaroari ofizialki hasiera emateko hitzaldi bat eskainiko da: 'ZAINTZA PARTEKATUA: ZER DEN ETA FAMILIENTZAKO ZER DAKARREN'. Hitzaldia urriaren 10ean egingo da Udaletxeko Osoko Bilkuren aretoan, 18:00etatik aurrera.

Ikastaro honetan parte hartu nahi dutenek irailaren 26tik urriaren 6ra bitartean eman beharko dute izena udalaren Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) edo Abusuko Zentro Soziokulturalean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios