Emakumeen osasunaren aldeko ekintza-programaren lehenengo tailerrak arrakasta handia izan du
Antolatzaileen arabera, tailerraren helburu zehatzak guztiz bete dira
Adin ezberdinetako 52 emakume bildu dira ekainaren 7tik 28ra Arrigorriagan antolatu den Bizkar osasuntsua tailerrean. Bertan, besteak beste, bizkarreko, lepoko zein eremu dortsaleko minak eta ziatika eta lunbagoa sendatzeko gakoak eta metodoak aurkeztu dira, emakumeek hein handi batean pairatzen dituzten gaitzak baitira.
Trebatzailearen arabera, jarreran eta jarrera globalki berreztean espezializatua den fisioterapeuta ere badena, tailerraren helburu zehatzak guztiz bete dira, honako hauek, hain zuzen ere: parte-hartzaileen gorputz-kontzientzia eta -ezagutza handitzea, eguneroko jardueretan jarrera-higiene zuzena eskuratzea bizkarra eta pelbis-zorua kaltetu gabe, malguak eta arinak izaten jarraitzeko eta minik ez edukitzeko autoluzaketak egiteko jarrerak ikastea, eta emakumeen hormona-aldaketa nagusien ondorioz sortutako arazoak prebenitzea (haurdunaldia eta menopausia).
Tailerra lau taldetan antolatu da, bi goizez eta bi arratsaldez. Oso lagungarria izan da jarrera lantzerakoan talde txikietan egin ahal izatea; izan ere, horrela errazagoa izan da ikastea eta teoria barneratzea, baina batik bat ariketa praktikoak ondo egitea. Horrez gain, bertaratu diren emakumeak oso motibatuta joan dira, eta abiapuntu bikaina izan da hori aurreikusitako emaitza lortu ahal izateko.
Parte-hartzaileek egindako ebaluazioari esker, halaber, ondorioztatu ahal izan da oso pozik daudela, eta trebatzailea oso ondo aritu dela azpimarratu dute, bai eta erabilitako materialak egokiak izan direla ere. Bestalde, gorputzeko zati hain garrantzitsu horren gorputz-osasuna hobetzeko udalak emandako aukera nabarmendu dute. Ia-ia parte-hartzaile guztiek adierazi dute oso komenigarria dela tailerra urtero egitea, Berdintasun Sailak eskaintzen dituen beste batzuekin egiten den bezala, hala nola autodefentsa feminista edo gizarte-sustapeneko ikastaroa.
Urrian, tailer bera Abusu auzoan egingo dela aurreikusi da, non bi talde eskainiko diren, goizekoa eta arratsaldekoa. Saio guztiak Abusu Zentro Soziokulturalean egingo dira, eta bertako Herritarren Arretarako Zerbitzuan eman beharko dute izena.
Temas
EuskeraLo + leído
Top 50
- 1
«El avión está aparentemente normal y podemos intentar el vuelo, pero no podemos obligar a nadie a permanecer dentro»
- 2
El vídeo que ha acabado con Cifuentes: pillada robando cremas en un 'súper' en 2011
- 3
«Seguro que desde el cielo cuidarás de Aitana y David junto a tu madre. Nosotros desde aquí te ayudaremos»
- 4
Ponen a la venta el centro comercial Ballonti por 150 millones de euros
- 5
El Athletic ofrece volver a Ander Herrera, aunque lo ve complicado