http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bizkaiko enpresak etorkizunera begira jarri dira: Wellness Hub bat irekiko da Getxon

Bizkaiko enpresak etorkizunera begira jarri dira: Wellness Hub bat irekiko da Getxon

Bertan osasun integralari buruzko beharrak definituko dituzte gaurtik hasita datorren abendua bitartean

IZASKUN MOYANO

Izenari erreparatuta, ziur ez zaigula ezaguna egingo. Izan ere, atzerritik datorren metodo berritzailea bezain efektiboa da. Wellness Hub izeneko prozesua aitzindaria da eta enpresentzat ideia osasungarriak pentsatzeko erabiltzen da. Kasu honetan, EmakumeEkin, emakume ekintzaileen elkarteak, Getxo hautatu du bere lehenengo Wellness Hub egiteko,eta ekimenean Getxoko Udaleko zenbait erakundek eta baita Getxoko enpresa garrantzitsuek eta ere hartuko dute parte.

Ignacio Uriarte Sustapen Ekonomikorako zinegotziak gogoratu duenez «Getxoko Udaletik prest gaude laguntzeko gure udalerrian enpresen garapenerako sinergiak sortzen dituzten ekimenak garatzeko, ezarrita dauden arlo estrategikoetan: Kultur eta Sormen Industriak, Kirolaren nahiz Ongizatearen Teknologiak eta Industriak, eta Kulturaren nahiz Ongizatearen Turismoa. Ongizatea eta Osasuna da udalerriko Sustapen Ekonomikorako arlotik sustatzen dugun arlo bat».

Wellness Hub jarduerak laneko osasuna aztertuko du genero-ikuspegitik, eta hortik irtengo diren ideiak lagungarri izango dira bai emakumeek eta baita gizonek ere beren lanean duten ongizatea hobetzeko. Ideia horiek gero aukera-berdintasunean eragina izatea nahi da. Ikastaro gisa aurkeztuko den ekimenean saio presentzialak egongo dira, Getxo Elkartegia eraikinean, baina joan ezin dutenentzat online burutzeko abagunea ere izango da dute.

Susana Zaballa EmakumeEkin elkartearen presidenteak aipatu duenez «jardueraren helburua da enpresa handietan lan egiten duten pertsonek eta gure elkarteko emakume bazkideek elkar elikatzea, hausnarketarako guneak partekatzea eta komunikaziorako zubi emankorrak ezartzea».

Gainera, enpresa handien jarrera ekintzailea sustatzen du ongizate inklusiboa aldaketarako indar bezala. Horretarako, erakunde handietako ordezkariak eta EmakumeEkin elkarteko bazkideak elkarrekin arituko dira lanean. Bazkide hauek emakumezkoak dira eta osasun eta ongizate arloko enpresetako buru. Elkarrekin lan eginez eta elkarrekin pentsatuz, giltzarri garrantzitsuak aurki ditzakete eta erronkei erantzuteko balizko moduak ere bai.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos