http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

«Emakume handi baten atzean… emakume handi bat dago»

Aldundiak andreenganako erasoen aurkako sentsibilizazio kanpaina berria sustatu du

IZASKUN MOYANO

Hogeita hamar. Dagoeneko 30 dira genero- indarkeriaren ondorioz azken hamarkada honetan hil diren emakumeak Bizkaian, eta beste 17 erasoren bat beste jaso izan dutenak. Urteetan zehar egoera honen aurka borrokatu arren, zoritxarrez oraindik gizartean nagusi da. Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna ospatuko da laster eta honen harira, Aldundiak, kontzientziazio kanpaina berria sustatu du.

Ekimenak hiru ideia nagusi ditu: «ez nazazu gehiago maite, maite nazazu hobe», «ez naiz zurea, nirea naiz» eta «emakume handi baten atzean, emakume handi bat dago». Hauen bidez, Aldundiak, andrek daukaten «indarra eta askatasuna» azpimarratu nahi ditu, beraien erabakitzeko gaitasuna defendatuz eta genero- ezberdintasuna bezalako arazoei aurka jarriz.

Izan ere, bortxaketa ez da genero indarkeria bakarra. Irainak, erasoak eta hilketak berdintasun ezaren ekintza larrienak dira. Hori dela eta, biolentzia matxista egun gizartean dagoen arazo nagusienetakoa da, emakumeen giza eskubideak urratzen direlako. Beraz, kanpaina berri honekin batera «nahikoa dela» azpimarratu nahi da, egoera hau «behingoz bukatu behar» dela adieraziz.

Egun 3,000 emakume biktima bihurtzen dira eta «datuek egoera honekin bukatzeko zer egin behar dugun pentsatzera bideratu behar gaitu, gure esku baitago» komentatu du Teresa Laespada Berdintasun Sailburuak. Ondorioz, kanpaina berri hau Bizkaiko gizarte sektore guztietara heldu eta denen artean zerbait burutzea espero dute.

Honetarako, dagoeneko kartel batzuk Bilboko metroan Abandoko geltokian kokatu dituzte. Gainera, Bizkaibus eta umeen eskolako garraioek ere ekimenean parte hartu dute, Athletic eta Bilbao Basket- ekin batera. Hauei eta beste hainbat kirol talderi Aldundiak kartelak bidali dizkie, larunbat honetan umeek argazkiak atera eta irudiok sare sozialen bidez zabal ditzaten. Sailburuak mezua 35,000 ikaslerengana helduko dela baieztatu du.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos