http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko lana aitortzeko Zirgari sarien deialdia egin dute

Antolatzaileek publikoki eskertu nahi dute pertsona fisiko edo juridikoek eta kolektiboek emakumeen eskubideen eta berdintasunaren alde egin duten ahalegin berezia

ELCORREO.COM

Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k epea ireki dute emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko lana aitortzeko Zirgari sarietara hautagaitzak aurkezteko. Sarien bidez, antolatzaileek publikoki eskertu eta aintzatetsi nahi dute pertsona fisiko edo juridikoek eta kolektibo edo taldeek emakumeen eskubideen alde eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egin duten ahalegin berezia.

Horrela, pertsonek edo entitateek sarien lau modalitateetarako batean aurkeztu behar dituzte hautagaitzak. Alde batetik, Ohorezko Zirgari Saria 2018 dago, pertsona fisiko batek edo gehiagok emakumeen eskubideen alde eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde eginiko ibilbidea saritzeko.

Halaber, emakumeenganako indarkeriaren kontrako borrokaren Zirgari Sariak emakumeenganako indarkeriaren kontra eginiko lanagatik nabarmendu den erakunde bat edo gehiago sarituko, eta ahalduntze eta balio aldaketaren sariak balioen aldaketan eta emakumeen ahalduntze pertsonal, kolektibo eta sozialaren aldeko lanean nabarmendu den erakunde bat edo gehiago.

Azkenik, erantzunkidetasun eta kontziliazioaren Zirgari Saria antolaketa sozial erantzukidearen, denboraren erabilera berrien eta kontziliazio erantzukidearen aldeko lanean nabarmendu den erakunde bat edo gehiago sarituko du.

Hautagaitzak posta elektronikoz aurkez daitezke (berdintasuna@bizkaia.eus), baita Berdintasunerako, Lankidetzarako eta Dibertsitaterako Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (Mazarredo zumarkalea, 63-3, 48009 Bilbao) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Iaz, Carmen Bernabé teologoak (Ohorezkoa), Clara Campoamor elkarteak (Emakumeenganako indarkeriaren kontrako borroka), 'Pikara Magazine' aldizkariak (Ahalduntzea eta balio aldaketa) eta Grupo Servicios Sociales Integrados eta Ingeteam enpresek (Erantzunkidetasun eta kontziliazioa) jaso zituzten sariak.

Temas

Bbk, Bilbao

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos