http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Emakume Etorkinen Topaketa programaren edizio berria abian da

Ekimenean parte hartu nahi duen pertsona orok gaurtik aurrera izena emateko aukera dauka

IZASKUN MOYANO

Emakume etorkinak lagundu eta horientzako elkartasun-gunea eskaintzea eta aldi berean egun dauden eskubide eta baliabideen berri ematea dira Getxoko Udalak antolatzen duen Emakume Etorkinen Topaketa programaren helburua. Beste urte batez, saioak urritik datorren urteko otsailera bitarteko larunbatetan (batean bai eta bestean ez) izango dira. Emakume interesatuek izenematea gaurtik aurrera egin ahal izango dute Herritarren Arretarako Bulegoetan, e-mailez mujeresmigradas@getxo.eus helbide elektronikoan eta www.getxo.eus/eu/inmigracion webgunean.

Osasun fisikoa eta emozionala hobetzeko eta norberaren zainketarako heziketa ere eskaintzen du programak, hau da, emakume etorkinak batzen dituzten gaiei buruz hitz egiteko tokia baita: zailtasunak, zalantzak, herrimina, poztasuna, hartzen dituen hirian xede eta amets berriak eraikitzeko moduei buruz mintzatzeko...

Urritik otsailera

Saioak urritik otsailera bitartean egingo dira, larunbatetan txandaka, hots, batean bai eta bestean ez, 17.00etatik 20.00etara, Algortako Emakumeentzako Jabekuntza Eskolan (Martikoena kalea, 16- Alangoko anbulatorioaren ondoan). Saio guztietan, migrazioak dakartzan erronkak pertsonalki eta profesionalki bizi izan dituzten bideratzaileak egongo dira.

Haurtzaindegi zerbitzua egongo da, aldez aurretik eskatuz gero. Informazio gehiago 944 66 01 51 telefono zenbakian.

Asko dira Getxora bizitzera joaten diren etorkinak. Izan ere, Bizkaiko hiriburutik 20 minutura dago. Amildegiak, itsasoa, hondartzak, basoak, etab… elementuz goza dezake bertaraino hurbiltzen den pertsona oro.

Temas

Getxo

Fotos

Vídeos