http://static.elcorreo.com/www/multimedia/201707/04/media/zabalik-logo-ec.jpg

Ekonomia feminista jorratu du 'Ekonomiaz' aldizkariak

Argitalpenaren 91. alea aurkeztu dute ostegun honetan, Bilbon

ELCORREO.COM

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Sailak, Emakunde Emakumearen Euskal Institutuak eta Ekonomisten Euskal Elkargoak 'Ekonomiaz' aldizkariaren 91. alea aurkeztu dute ostegun honetan, Bilbon. Aldizkariaren zenbaki berriak ekonomia feminista jorratu du eta 11 artikulu bildu ditu.

'Ekonomiaz' aldizkariaren aurkezpena Ekonomisten Euskal Elkargoaren egoitzan egin da, eta bertan izan dira Jaurlaritzako Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailburuorde Alberto Alberdi, Emakunderen zuzendari Izaskun Landaida, Ekonomisten Euskal Elkargoko presidente Iñaki Ruiz eta aldizkariaren ale berriaren koordinatzaile Mertxe Larrañaga, besteak beste.

Aurkezpenean gogoratu dute 'Ekonomiaz' aldizkaria sei hilean behin argitaratzen dela 1985etik eta helburua dela analisi eta eztabaida ekonomikoa bultzatzea herrialdeko ikuspuntuarekin.

Zenbaki berriari dagokionez, ekonomia feminista pentsamendu ekonomikoaren korrontetzat hartzen dela adierazi dute, eta teoria eta errealitate ekonomiko eta sozialei buruzko irakurketa kritikoa planteatzen duela, emakumeei eta gizonei esleitutako rolen azterketatik abiatuta.

Monografikoa bi zatitan egituratu da. Lehen zatian kontzeptuzko izaera duten hainbat ekarpen aurkeztu dira, ekonomia feministaren oinarri modura. Bigarren zatian, aldiz, ekonomia feministan nabarmentzen diren ardatz eta gaien inguruko ekarpenak jaso dira, ikuspegi aplikatuago batetik.

Fotos

Vídeos