Borrar
Urgente El debate electoral de EL CORREO con los candidatos, en directo a las 11.00 horas

Ekoetxea Urdaibaik 53.800 bisitari izan ditu 2017an

Aurreko urtean baino %17 gehiago suposatzen du datu horrek

ELCORREO.COM

Domingo, 28 de enero 2018, 23:04

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ekoetxea Urdaibai zentroak 53.832 bisitari izan ditu 2017an, aurreko urtean baino %17 gehiago, orduan 44.615 izan baiziren. Horrela, 2008ko ekainean ireki zenetik, urtebetean inoiz jaso duen bisitari kouru handiena izan du bukatu berri den urtean. Gainera, zentroak 390.000 bisita baino gehiago jaso ditu zabaldu zenetik.

Ekoetxea Urdaibai Euskadiko Biodibertsitate Zentroa deitzen zen lehen, Busturiko Madariaga Dorretxean kokatuta dago, Bizkaian, eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila menpekoa da.

Zentroaren arduradunen arabera, bisitarien marka berria lortzean «zerikusi zuzena» izan dute urte osoan zehar antolatu diren aisialdi ekintzek eta heziketa eskaintza zabalak. Horrela, biodibertsitateari buruzko erakusketa iraunkorraz eta aurki zabaldutako Urdaibaiko Biosfera Erreserbari buruzko erakusketaz gain, 'Bizitzaren eta artearen forma anitzak', 'Safari metalikoa', 'Nepal bizitzako zikloa' eta gaur egun ikusgai dagoen 'Planetaren birikak minbizi bat du' erakusketek ere lagundu dute zentroaren bisitarien igoeran.

Halaber, urte osoan zehar antolatu diren 350 ekintzek, ekitaldi ugariek, auditoriumean egin diren biltzarrek eta hezkuntza programan parte hartu duten 12.000 bat ikasleek ere lagundu dute bisitarien gehikuntzan.

Bisitarien jatorri geografikoari erreparatzen bazaio, %79,15 Bizkaitik heldu dira, %4,06 Gipuzkoatik, %3,58 Arabatik, %0,65 Nafarroatik, %8,60 Espainiatik, %3,41 Europatik eta %0,55 munduko beste leku batzuetatik. Beste urte batzuekiko emaitzak mantendu egin dira, eta Espainiatik iritsitako bisitak %2 igo dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios