http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Ekaitzek kaltetutako bideen toki erakunde titularrak lagunduko ditu aldundiak

42.000 euroko laguntza zuzena ematea iragan udako ekaitz bortitzen ondorioz beren azpiegiturak hondatuta dituzten toki erakundeei

I.AGOTE

Egindako Gobernu Kontseiluak onartu du 142.000 euroko laguntza zuzena ematea iragan udako ekaitz bortitzen ondorioz beren azpiegiturak hondatuta dituzten toki erakundeei. Uztailaren 8an eta 9an, Arabako Errioxako zenbait herritan ekaitz erauntsi handi eta jarriak izan ziren eta, haien ondorioz, eskualde horretako hainbat bidek kalteak izan zituzten, Nekazaritza Garapenerako Zerbitzuko teknikariek kalteak baloratzeko egindakotxosten teknikoaren arabera.

Nahiz eta kaltetutako azpiegitura horien jabetza toki erakundeena izan eta zerbitzua nekazaritza ustiategiei eman, Arabako Foru Aldundiaren bide erregistroan jasotakoak direnez gehien bat, ezinbestekoa da haiek bere betebeharra bete ahal izatea eta erabiltzaileek arriskurik gabeerabili ahal izatea. Uztaileko ekaitzen ondorioz zenbait bidetan izandako kalteak konpontzeko betebeharrak teknikoki eta ekonomikoki eragin die toki erakunde titularrei; beraz, Nekazaritza Sailak, bat etorriz 6/95 Foru Arauarekin, landa bideen erabilera, zaintza eta hobetzea arautzen duenarekin, ezinbesteko jotzen dubide horiek konpontzea eta zaintzea eta kaltetutako erakunde titularrak diruz laguntzea.

Horiek horrela, Gorrebustoko eta Labrazako administrazio batzarrek eta Bilarko, Lantziegoko, Lapuebla de Labarcako, MoredaArabako, Oiongo, Eskuernagako, Iekorako eta Kripango udalek foru erakundearen laguntza izango dute azpiegitura horietan beharrezko konponketak egiteko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos