http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

EiTB-k teknologia mugikorraren bidez sormen eredu berriei ateak zabalduko dizkie

Gazteak mugikorra erabiltzen./Iosu Onandia
Gazteak mugikorra erabiltzen. / Iosu Onandia

Dagoeneko abian da 'SmartBerri', mugikorren bidez egindako erreportajeen lehiaketa

IZASKUN MOYANO

EiTB, Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitateak elkarlanean aritzeko hitzarmena sinatu dute. Oraingo honetan, 'SmartBerri' da proiektuaren izena, mugikorren bidez grabatu eta osatutako erreportajeen lehiaketa. Ekimen honen bidez, ikus-entzunezko kazetaritzaren euskarri eta lanketa berriei ateak zabaldu nahi dizkie, bai euskaraz eta baita gaztelaniaz ere.

Kazetari multimedia gero eta hedatuago dagoen ofizioa da. Izan ere, teknologia berrien agerpenak ohiko kazetaria alde batera utzi eta hainbat tresnarekin lanean jaioa den profesionala eraiki du. Geroz eta gehiago dira smartphonea erabiliz lan egiten dutenak. Berriak grabatu, piezak editatu eta zuzenean beraien kate edota medio sozialetan jartzen dituzte ikusgai.

Mugikor adimentsua lehenengo pantailatzat dute, gazteenek batez ere. Halaber, geroz eta gehiago erabiltzen den ikus-entzunezko komunikabide tresna bilakatu da, eta online ikusten diren bideoen %60a da. Agerian da, beraz, gailua hartzen ari den indarra nerabeen artean, baina gainontzeko adinetako jendearen artean ere, oro har, garrantzi handia du.

Gauzak horrela, EiTBk mugikorraren bidez sormen eredu berriei ateak zabaldu nahi dizkie. Lehiaketara aurkeztu nahi dutenek eitb.eus webgunera jo beharko dute eta bertan fitxa bete eta erreportajea igo. Ondoren, zenbait adituz osatutako epaimahaiak erabakiko du irabazlea zein den eta azkenean erreportajea ETBko kateetan izango da ikusgai.

Parte hartzaileen artean hiru irabazle aukeratu eta sari bana eskainiko zaizkie: lehendabizikoa 1.499 eurokoa izango da; bigarrena 499 eurokoa eta hirugarrena 199koa. Erreportajeak 2018ko urtarrilaren 15etik otsailaren 15era igo ahal izango dira webgunera, baina epaimahaiaren erabakia martxoan, oraindik zehazteke dagoen egunean, emango da jakitera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos