http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

EiTBk kazetarientzako jardunbideak eta informazioaren tratamendua jasotzen dituen tresna argitaratu du

EiTB-ko erredakzioa, Bilbon./Gabriela Barnuevo
EiTB-ko erredakzioa, Bilbon. / Gabriela Barnuevo

Estilo liburua, Durangoko Azokan erosi daiteke Elkar argitaletxearen stand-ean bertan

IZASKUN MOYANO

Kazetariek, idazteko zein editatzeko orduan askotan zalantzak izaten dituzte erabili beharreko hitzekin. Kontu handiz ibili behar da inori minik ez eman eta errespetu handiz jarduteko orduan. Batzuen aburuz berba jakin batzuk dira egokiak, beste batzuentzat ordea, hauekin zerikusirik ez duten beste batzuk. Sor daitezkeen eztabaida guztiak ekiditeko, EiTBk estilo liburua argitaratu berri du. Egiazko informazioa era egokian aditzera emateko arauak batzen dituen trena, hain zuzen ere. Liburua Durangoko Azokan dago salgai, Elkar argitaletxearen standean.

Euskal Telebistako profesionalek aspaldi egindako eskakizunari erantzuna emateko argitaratu dute estilo liburua. Honen bidez, komunikatzaile eta irakasleek informazio egokia zabaltzeko abagunea izango dute. Horrez gain, informazio guztia medioen bidez jasotzen duten ikusle eta entzuleen artean ez da gehiago kezkarik sortuko.

Teknologiak garrantzia handia duen garai honetan, ezinbestekoa iruditu zaie telebista publikoko nagusiei tankerako lan bat argitaratzea. Maite Iturbe zuzendariaren aburuz, estilo liburu honek «tratamendu informatiborako jarraibideak eman eta ikuspegi multimedia aplikatzen du». Halaber, «aldaketa teknologiko eta sozialek lan hau bizia eta dinamikoa izan dadin eta aldian-aldian egunera dadin eskatzen dute».

EiTBko profesionalek eta EHUko adituek parte hartu duten proiektua zortzi ataletan banatuta dago: aurkezpena; EiTBren informazio-misioa; etika, deontologia eta jardunbide profesionala; legezko erantzukizuna; informazioa lantzeko jarraibideak; jardunbide profesionalerako jarraibideak; EiTBren Erredakzio Estatutua, eta eranskinak.

Estilo liburuak, independentziaren, erantzukizunaren eta profesionaltasunaren parametroetatik abiatuta eskaintzen ditu jarraibideak. Izan ere, lantze prozesuan hainbat mahai-inguru antolatu dira eztabaidak eta zalantzak sortzen dituzten hainbat kazetaritza gai nagusi jorratzeko helburuz, 100 profesional baino gehiagoren partaidetzarekin.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos