http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Ehun bat hirik ospatuko dute Fair Saturday

Bilbon ospatuko da egun berezi hau./
Bilbon ospatuko da egun berezi hau.

Orain dela hiru urte jaio zen mugimendua Bilbon, kulturaren bitartez gizarte onurako ekimenak gauzatzeko

ELCORREO

Ehun bat hirik parte hartuko dute azaroaren 25ean Fair Saturday elkartasunaren eguneko ekimen soziokulturalean. Orain dela hiru urte jaio zen mugimendua Bilbon, kulturaren bitartez gizarte onurako ekimenak gauzatzeko; besteak beste, gizarte bazterketa pairatzen duten haurrei laguntzeko. Kultura ekimen desinteresatuz jositako Black Friday (Ostiral Beltza) neurrigabeko kontsumo egunaren ondoren egiten da Fair Saturday (Larunbat Justua) mugimendua.

Bilbo ospakizun hori modu ofizialean egingo duten zazpi hirietako bat izango da. Aurten, gainera, herri gehiago batu dira bertara: Malaga, Santander, Huelva eta Caceres, Estatu mailan; eta Lima (Peru) eta Pisa (Italia), atzerrian. Hori horrela, 450 ekitaldi kultural espero dira larunbat horretan.

Mugimenduan parte hartzen duen ekitaldi kultural bakoitzak eskuratzen duen etekinen zati bat erakundeek edota artistek eurek aukeratutako proiektu sozial bati ematen zaie. Ekitaldi gehienak, ehun bat, Bilbon egingo dira; eta 2016an jasotakoa (100.000 euro) baino gehiago biltzea espero dute antolatzaileek. 10.000 artistak parte hartuko dute aurten ekimen horretan, eta 175.000 ikus-entzule bildu nahi dituzte.

Bilbon, ekimen nagusietako bat Mikis Theodorakis musikagilearen eta Lorca Massinen Zorba greziarra dantza-ikuskizuna izango da. Igor Yebra dantzari bilbotarra eta beste 200 artista Miribillako Bilbao Arena Kirol Jauregiko agertokian arituko dira.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos