Borrar
Ehun aditu inguru bildu dira Europa jauregian, segurtasun- eta larrialdi-zerbitzuetan sare sozialen papera aztertzeko

Ehun aditu inguru bildu dira Europa jauregian, segurtasun- eta larrialdi-zerbitzuetan sare sozialen papera aztertzeko

sergio eguía

Sábado, 16 de septiembre 2017, 00:43

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gorka Urtaran alkateak inauguratu du, gaur goizean, Sare sozialak segurtasun- eta larrialdi-zereginetan jardunaldia, ostiralean zehar Europa biltzar jauregian garatuko dena, larrialdi-zerbitzu, erakunde eta polizia kidegoetako komunikazio eta sare sozialetako arduradun eta adituen eskutik, besteak beste Polizia Nazionaleko, Mossos d’Esquadrako eta Gasteizko Udaltzaingoko ordezkarien eskutik.

Inaugurazio-ekitaldian Urtaranek azpimarratu egin du “sare sozialen presentzia gero eta nabarmenagoa polizia- eta larrialdi-zereginetan. Herritarrengana hurbiltzen gaituzte, segurtasunaren alorrean kontzientzia zabaltzen laguntzen dute, berehala informatzeko aukera ematen dute, eta delituari aurre egiten laguntzen dute”.

Jardunaldia antolatu duen Gasteizko Udaltzaingoak zenbait urte daramatza sare sozialetan presentzia areagotzen, bereziki Twitterrren, non egunero informazioa eta aholkuak eskaintzen dituen trafikoarekin, herritarren segurtasunarekin, Interneten erabilera egokiarekin eta abarrekin lotuta, eta herritarren informazioa jasotzen duen. Gasteizko Udaltzaingoaren kontuak (@VG_Policia) 5.000 jarraitzaile baino gehiago ditu, eta % 23 hazi da horien kopurua azken bi urteetan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios