http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

EHUko matrikulazio epea gaur hasi da

Euskal Herriko Unibertsitatea./Jordi Alemany
Euskal Herriko Unibertsitatea. / Jordi Alemany

Lehenengo mailako 8.634 plaza eskainiko dira 2017-2018 ikasturtean, graduko 86 titulazioetan

ELCORREO.COM

Euskal Herriko Unibertsitateak matrikulazio epea hasi du gaur, eta hemendik aurrera egingo da ikasle berrien matrikula eta lehenengo mailatik gorako ikasleen automatrikula. Lehenengo mailako matrikula ikastegietan egin behar da, eta automatrikula Internet bidez.

Lehen mailako matrikulari dagokionez, lehenengo deialdian deitutako ikasleak ostegunera arte matrikulatuko dira. Bigarren deialdian, lehenengo matrikula aldia bukatutakoan, hutsik geratu diren plazak banatuko dira; hitzorduak larunbatean kontsultatu ahal izango dira, eta matrikulak datorren astelehenean egingo dira. Hirugarren deialdiko hitzorduak hilaren 27an ikusi ahal izango dira, eta matrikulak hurrengo egunean egingo dira. Azkenik, irailean matrikula egiteko beste hiru txanda egongo dira.

Guztira, EHUk lehenengo mailako 8.634 plaza eskainiko ditu 2017-2018 ikasturtean, graduko 86 titulazioetan. 2016-2017 ikasturtean plazen %96 bete zen.

Bestalde, lehenengo mailatik gorako ikasleek automatrikula egingo dute uztailaren 17tik 28ra arte, Internet bidez edo ikastegietan matrikulatzeko beren esku jartzen zaizkien ikasgeletan.

Temas

Upv

Fotos

Vídeos