http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

EHUko ikertzaileek egonaldiak egin ahal izango dituzte Columbiako Unibertsitatean

Columbiako Unibertsitateko liburutegia. / E. C.

Ikertzaileek AC4 zentrora joango dira sei hilabetetik urtebetera bitarteko egonaldiak egitera

ELCORREO.COM

International Agirre Program jarriko da martxan 2017-2018 ikasturtean, eta horri esker, Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileek egonaldiak egin ahal izango dituzte Columbiako Unibertsitateko AC4 zentroan, New Yorken.

Programa berria aurreko ostiralean aurkeztu zuten, Bilboko Bizkaia Aretoan, EHUko errektore Nekane Balluerkak, Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendari Juan Jose Ibarretxek eta Columbiako Unibertsitateko AC4 zentroko zuzendari Joshua Fisherrek.

Agirre Lehendakaria Center gizarte zientzien esparruko diziplinarteko ikasketen zentro bat da, EHUri eta bere Euskampus Nazioarteko Bikaintasun Campusari lotua. 2011n, Columbiako Unibertsitateak eta George Mason Unibertsitateak lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten, giza garapen iraunkorraren euskal ereduari buruzko ikerketa programa iraunkor bat martxan jartzeko, Lehendakari Agirre izenekoa eta Juan Jose Ibarretxe doktoreak zuzendua. EHU 2013an batu zitzaion programari.

Hitzarmen haren harira, eta New Yorkeko unibertsitate entzutetsuak agertutako interesa dela eta, orain ikertzaile gonbidatuen programa jarri da martxan, Agirre Lehendakaria Centerrek sustatuta. Programa horren bitartez, EHUko ikertzaileak Columbiako Unibertsitateko AC4 zentrora joango dira sei hilabetetik urtebetera bitarteko egonaldiak egitera. Horrela, besteak beste, harremanak izan ahalko dituzte AC4ko akademiko eta profesionalen sare zabalarekin eta euskal presentzia gehiago zabalduko dute mundu osoan.

Fotos

Vídeos