http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

EHUko eta Ikaslaneko ikasleek jarraituko dute Aldundian praktikak egiten

2016-17 ikasturtean EHUko Zuzenbide adarreko sei ikaslek praktikak egin ahal izan zituzten Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailean

I.AGOTE

Gobernu Kontseiluak onartu du Euskal Herriko Unibertsitateko eta Ikaslaneko ikasleei Arabako Foru Aldundian ikasketa-praktikak egitea ahalbideratzen dien akordioa luzatzea. Arabako Foru Aldundiak ondo baino hobeto daki nolako eragozpenak dauden lan merkatua aktibatzeko eta gazteak laneratzeko aukerak handitzen dituzten irtenbideak aurkitzeko, eta horregatik hainbat ekintza garatzen ari da gazteak laneratzearen arloan.

Horrela, Aldundiak Gazteriaren Foru Erakundearen bitartez garatzen duen gazte arloko politikaren barruan, erakunde horrek laneratze arloko jardun egitasmo bat gertatu du, arreta jartzen duena gazteek lana aurkitzeko aukeren hobekuntzan, honako hauetatik abiatuz: pertsona horiek lehenengolana lortzeko dituzten zailtasunak, prestakuntzari buruz agertzen duten informaziorik eza eta etorkizunari buruz duten segurtasunik eza eta nahasmendua.

Plan horrek proposatzen du gazteak laneratzera bideraturiko ekimenak egitea (lankidetzan aritzea hezkuntza sistemarekin, praktikak egitea enpresetan...), nola foru aldundiaren beraren antolakuntzaren baitan hala aldundiak beste administrazio eta/edo enpresa batzuekin dauzkan harremanen ondorioz sortzen diren jardunetan.

Ekimen horietako bat da lantokiko prestakuntza (LP)eta ikasleen kanpoko praktika akademikoak foru aldundian bertan nola egin arautzea. Horrela, 2016-17 ikasturtean EHUko Zuzenbide adarreko sei ikaslek praktikak egin ahal izan zituzten Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailean, eta Arte Ederretako ikasle batek eta SHEEko batek Euskara, Kultura eta Kirol Sailean egin ahal izango dituzte. Ikaslani dagokionez, 13 plaza egon ziren eskuragarri. Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru AdministrazioarenSailean, moldiztegi graduko pertsona bat, eta Ingurumen eta Hirigintza Sailean,12 lagun: hezkuntzako eta ingurumen kontroleko goi-mailako graduko 4, goi-mailako basogintza graduko 3, eta ingurumen zientzietako, albaitaritzako eta natura ingurunearen probetxamendu eta zaintzako graduko 5.

Fotos

Vídeos