http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

EHUk nazioarteko 20 gradu titulazio bikoitz eskainiko ditu datorren ikasturtean

Ikasle batzuk, EHU-ko Las Nieves eraikinean./I. Aizpuru
Ikasle batzuk, EHU-ko Las Nieves eraikinean. / I. Aizpuru

Nazioarteko titulazio bikoitza bi unibertsitateren artean adostutako prestakuntza programa batean datza

ELCORREO.COM

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) nazioarteko 20 gradu titulazio bikoitz eskainiko ditu 2018-19 ikasturtean. Nazioarteko titulazio bikoitza bi unibertsitateren artean adostutako prestakuntza programa batean datza. Programa hori gainditu eta kredituak aitortu ondoren, ikasleek graduko bi titulu lortuko dituzte, hau da, bat unibertsitate bakoitzean. Oro har, titulazio bakoitzeko kredituen %25 gutxienez atzerriko unibertsitatean egin beharko dira.

«Nazioarteko gradu bikoitz horiek abantaila bat dute, dakarten mugikortasunaz gain: bi tituluren lorpena, bat inplikatutako unibertsitate bakoitzean; izan ere, beste elkartruke programa batzuetan, ez da titulurik lortzen harrerako unibertsitatean», azaldu du Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreorde Araceli Garinek.

Hortaz, ondorengo homologaziorik gabe lanbidean jarduteko ahalmena ematen dute. Halaber, beste herrialde batean ikastearen esperientziari lotutako hezkuntza onura, hizkuntza onura eta kultura onura ugari eskaintzen dituzte. Gainera, ongi kualifikatuta egongo diren eta buru irekia eta nazioartean esperientzia izango duten etorkizuneko profesionalen komunitate bat sortzen laguntzen dute.

Parte hartzen duten unibertsitateei dagokienez ere, onura ugari dakartzate. Izan ere, unibertsitateen arteko lankidetza sustatzen dute, harrerako unibertsitateko hezkuntza ingurunea aberasten dute «etxeko nazioartekotze» izenekoaren bidez, eta unibertsitatearen nazioarteko ospea eta ikusgaitasuna areagotzen dute.

EHUren zentroek batez ere Frantziako eta Alemaniako unibertsitateekin sinatu dituzte titulazio bikoitzeko hitzarmenak, baina Hego Amerikako unibertsitate batzuekin ere sinatu dituzte.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos