http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

EHUk 30 liburu berri eramango ditu Durangoko Azokara

EHUk 30 liburu berri eramango ditu Durangoko Azokara
IÑAKI ANDRÉS

Unibertsitatearen helburua «euskara sustatzeko daukan konpromisoari eustea» da

ELCORREO.COM

Euskal Herriko Unibertsitatea Durangoko Azokan izango da aurten ere, «euskara sustatzeko daukan konpromisoari eutsiz». Azken urtean euskaraz argitaratu dituen 30 lan berri baino gehiago eramango ditu abenduaren asteazkenetik igandera bitartean ospatuko den 52. ediziora.

EHUko Argitalpen Zerbitzuak jakintzaren arlo guztietako euskarazko liburuak aurkeztuko ditu han. Hain zuzen, ikasleentzat eta unibertsitatetik kanpoko jendearentzat erakargarri diren ikasliburu teknikoek eta dibulgazioko lanek osatuko dute unibertsitatearen argitalpen uzta.

Horrela, EHUk jakinarazi duenez, Durangoko Azokan izango diren lanen artean daude Iratxe Retolazaren 'Egungo euskal komikiaren historia', Haritz Monrealen 'Mendi literatura', Iñaki Zabaletaren 'Wilhelm von Humboldt eta Euskal Herria', Itxaso Martinen 'Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten' edo Luzio Alberroren 'Bertsolarien ahoz. Modernizazio prozesua eta identitate bideak Gipuzkoan, 1830-1936'.

Halaber, hainbat urtetako bideari jarraituz, EHUk euskarara itzuli ditu irakaskuntzarako garrantzitsuak izango diren beste hizkuntzetako sona handiko lau testuliburu: 'Nazioarteko Harremanak zer diren', Chris Brown eta Kirsten Ainley egileena; 'Munduaren eskualde geografia', Blanca Azcárate, Mª Victoria Azcárate eta José Sánchez-ena; 'Antzinateko greziar munduaren historia politikoa', Marie-Françoise Baslez irakaslearena, eta 'Aljebra lineala ondo egina', Sheldon Axler egilearena.

Halaber, bi osasun ida ere itzuli dira: 'Botikak bide parenteraletik emateko gida praktikoa', Sendoa Ballesteros eta Irrintzi Fernandez irakasleena, eta '2 motako diabetesa kudeatzeko gida praktikoa', Jose Contreras irakasleak beste batzuekin batera eginiko lana.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos