http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

EHUk ikasteko gelak irekiko ditu asteburuetan azterketa garaian

Gasteizeko kampuseko gela./Jesús Andrade
Gasteizeko kampuseko gela. / Jesús Andrade

Ikasgeletara sartzeko EHUko ikasle txartela erakutsi beharko da

ELCORREO.COM

Azterketa garaia heltzear dago eta badira etxean beharrezkoa den lasaitasuna topatzen ez dutenak. Horiek, askotan liburutegietara edo unibertsitatera jotzen dute kontzentrazioa mantendu ahal izateko. Hau kontuan izanda, Euskal Herriko Unibertsitateak ikasteko gelak zabalduko ditu bere ikasleentzat hiru campusetan, 2017-2018 ikasturteko lehenengo lauhilekoko azterketa garaian. Bizkaiko campuseko ikasteko gelak izango dira irekiko diren lehenengoak, eta ikasgeletara sartzeko EHUko ikasle txartela erakustea ezinbestekoa izango da.

Horrela, Euskal Herriko Unibertsitateak jakinarazi duenez, Bizkaian, orain arte urtarrilean zabaltzen ziren gelok, baina aurten, lehen aldiz, abenduan zabalduko dira. Hala, larunbat honetatik urtarrilaren 21era arte egongo dira irekita, hots, guztira 12 egun egongo dira zabalik erabiltzaileentzat.

Zehazkiago, Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, eraikin nagusiko beheko solairuko ikasgelak larunbat honetatik urtarrilaren 21era bitarteko asteburu guztietan izango dira zabalik. Bilboko Ingeniaritza Eskolan, Luis Briñas kaleko sarrerako ikasgelak urtarrilaren 7tik 21era bitarteko asteburu guztietan egongo dira erabilgarri.

Halaber, Arabako campusak ikasteko aretoak irekiko ditu asteburuetan Hezkuntza eta Kirol Fakultatean, Gasteizen. Hain zuzen, gelak urtarrilaren 2tik 26ra egongo dira zabalik, biak barne. Azkenik, Gipuzkoako campusak ere ikasteko gelak irekiko ditu asteburuetan azterketa garaian, Elbira Zipitria zentroan, Donostian. Gainera, Carlos Santamaria zentroan dagoen Gipuzkoako campuseko Biblioteka urtarrilaren 13an ere irekita egongo da.

Temas

Upv

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos