Borrar

Eguraldi txarrak hilabete atzeratu du Lakua 03ko futbol-zelaia berritzeko obren amaiera

sergio eguía

Lunes, 19 de febrero 2018, 00:13

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Tokiko Gobernu Batzarrak 30 egun naturaleko epean luzatu dio Lakua 03ko futbol-zelaia berritzeko obretarako epea enpresa esleipendunari. Azken asteetan izandako baldintza meteorologikoko txarrak direla eta, udal Administrazioaren Sailak onartu egin du obrak gauzatzeko epea luzatzeko eskabidea, «hainbat alditan eten egin behar izan dira eta».

Lakua 03ko futbol-zelaia berritzeko lanak datorren astean amaitzekoak ziren, baina orain hilabete gehiagoko epea eman da proiektua burutzeko. Obra horiek 657.413,70 euroko inbertsioa eskatzen dute eta honako lanak hartuko dituzte barne: belar artifiziala jartzea zelai batean, saneamenduak, ureztapena, kirol-ekipamendua (ateak, eserlekuak, banderatxoak eta inguruko baranda)… Hartara instalazioa kirolerako prest utziko da, zehazki, 11ko futbolean, zazpiko futbolean eta errugbian aritzeko prest.

Lakua 03ko futbol zelaiak 105×65 metro ditu. Sorreran hondarrezkoa zen eta 1999an pasa zen belar artifizialekoa izatera. 2016an hondatzen hasi zen, eta kirola egiteko egoki izateari utzi zion. Iaz egindako azterlan teknikoek jolas-eremua erabat berritu beharra ikusi zuten, eta martxoan amaituko dira lan horiek.

Kirol instalazioak hobetzea lehentasunetako bat da udal gobernuarentzat agintaldi honetan. Horren haritik, aurretiaz Ariznabarreko futbol zelaiko aldagelak mantentzeko lanak egin ziren, eta miloi bat euro daude udal aurrekontuan kirol zelaiak berritzeko. Datozen hilabeteetan Aranbizkarreko futbol zelaiko aldagelen eta Beti Jai pilotalekuko proiektuei ekin nahi zaie.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios