Borrar
Miriam Cabeza. INSTAGRAM
«Egunero txantxaren bat edo besteren biktima izatea gustatuko litzaidake»

«Egunero txantxaren bat edo besteren biktima izatea gustatuko litzaidake»

Miriam Cabezak 'Vaya familia' izena duen saio berria aurkeztuko du ETB2n: «Programaz programa jendea onegia dela konturatu naiz»

izaskun moyano

Sábado, 16 de septiembre 2017, 23:34

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ondorengoa da egoera: bikote bateko kide batek besteari bere gurasoak ezagutzeko aukera emango dio landetxe batean guztiak batera afalduz. Han gezurrezko familia zoro bat aurkeztuko dio, biktimak egoerari aurre egin beharko dio eta kamera ezkutu batek txantxa guztia grabatuko du.

Hori da ETB2n estreinatuko den 'Vaya familia' saio berrian ikusiko duguna. Miriam Cabezak (Donostia, 1984) telesail ('Gym Tony'), umorezko programa ('Vaya Semanita') eta filmetan ('Ocho apellidos vascos') parte hartu ondoren kamera ezkutuko saio berri hau aurkeztuko du. Lau urte daramatza donostiarrak beldurrezko jaialdiak aurkezten, baina erronka honetan arituko den lehen aldia da. «Oso eroso sentitu naiz eta esperientzia hau azkena ez izatea espero dut».

Saioan parte hartuko duten biktimek egoera absurdoak bizi izan beharko dituzte beraien bikote kidearen familiak haien irudi on bai izan dezan. Adibidez, tipula atsegin ez duenari bazkari osoan zehar janaraziko diote, familia oso tipula zalea dela esanez. Honek arazorik ez sortzeko jan egin beharko du ezer esan gabe. Aktoreak zoratuta daudela aitortu du Miriam Cabezak eta era berean, jendea onegia dela.

Hala eta guztiz ere, donostiarrak lasai asko hartuko luke parte kamera ezkutuko saioren batean. Izan ere, egunean pare bat aldiz bromaren baten biktima izatea gustatuko litzaioke. Egia esan, azkenean, guztia txantxa dela konturatzean partaideei pena ematen die horren jende zoroa beraien bikotekidearen benetako familia ez izatea. Dena den «nik ziur guztiak lehenengoan harrapatuko nituela», aitortu du harro Cabezak.

Une honetan Madrilen dago donostiarra. Urriaren 20an estreinatuko den antzerki obra entseatzen harrapatu dugu, Carlos Zabalaren 'No hay camas libres', hain zuzen ere. «Zorionez, berriz egin dugu topo», esan du pozik. Izan ere, Zabalak berak zuzentzen zuen ETB2ko 'Mi querido Klikowski' telesailean lehendabiziko papera eskaini zion Cabezari. Aktoresa etxekoengandik hurbilago sentiarazten du zuzendari euskaldunaren presentziak. Are gehiago horren gaineko lan zama duen azken aldi honetan. «Esperientzia hartzen ari naizen heinean, ezetz esaten ere ikasi dut. Nire osasuna edozein lanen aurretik dago», adierazi du.

Baina antzeztea ez da Miriamen pasio bakarra, ez horixe. Orain aurkezlea den neska gazteak abestea ere asko maite du. Egun osoa kantatzen pasatzen omen duela kontatu digu. Bartzelonan antzerki musikaleko ikasketak burutu zituen, solfeo eta biolina jotzen ere ikasi zuelarik. «Nire mutil lagun guztiak musikariak izan dira», aitortu digu algaraka.

Egungo bikotearekin 'Nos conocimos de día' izeneko proiektu musikala daukate eskuartean. Biek ala biek gitarraren soinua entzuteaz batera abesten dute. Dena den, une honetan «ez dut abeslari gisa bakarrik lan egin nahi». Hobby bezala hartzen du musika donostiarrak. Izan ere, bere fikzioko mutil laguna den Adam Jesierskirekin karaokera ongi pasatzera joaten dira noizean behin.

«Lanbide honek bizitzeko denbora kendu dit»

«Benetan lanean hasi arte ez dakizu zein den ikuskizunaren munduko egunerokotasuna», adierazi du ziur. Hala ere, txikitatik argi izan du Cabezak berak nagusitan aktoresa izan nahi zuela. Irakasle batek umorezko saio batean egiten zuen lan eta bere esperientziak kontatzen zizkien Miriam eta bere klase kideei eskolan. Donostiarrak, andereñoaren gogo bizia ikusita berak ere telebistan lan egin nahi zuela erabaki zuen. «'Ze pena! Ikasle ona da ta…' esaten zidaten hasieran», aitortu du. Baina ondoren, antzeztea bere pasioa dela ikusi eta ingurukoek aurrera jarraitzeko animatzen dute.

Hala eta guztiz ere, Cabezak argi du bere tokia telebista, taula gainean edota zinean dagoela. Baina unean unekoa disfrutatzen ikasi du. Hots, ez du Hollywoodeko izarra izan nahi, baizik eta heltzen zaizkio proiektuak gogotsu hartu eta aurrera eramatea da bere xedea. «Agian etorkizunean youtuberra izango naiz», pentsatu du Cabezak oinak lurrean finko mantenduz.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios