Borrar

«Adi egon konpainia elektriko bateko langile faltsuek egindako lapurreten aurrean»

Ertzaintzak herritarrei ohartarazi nahi die iruzur eta lapurreta baten biktima izan daitezkeela

elcorreo.com

Miércoles, 27 de septiembre 2017, 01:24

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bilbon egindako bi lapurretaren berri izan ondoren, Ertzaintzak herritarrei ohartarazi nahi die iruzur eta lapurreta baten biktima izan daitezkeela. Jasotako salaketen arabera, gizon bat eta emakume bat biktimen etxera sartzen dira konpainia elektriko bateko langileak izango balira bezala.

Lehenbizi, biktimek telefono-dei bat jasotzen dute, eta esaten diete azken egunotako argi-indarraren kontsumoa handiegia izan dela euren etxean eta bi langile joango direla kontsumoa egiaztatzera.

Handik laster joaten dira etxera gizon bat eta emakume bat, uniforme moduko bat jantzita eta ustez elektrizitatearen kontsumoa neurtzen duen aparatu bat hartuta.

Etxean sartu ondoren, eta gizonak etxeko entxufeetako bakoitza egiaztatzen duen bitartean, arreta berezia jarrita logeletakoetan eta, zehazki, gau-mahaien eta armairuen ingurukoetan, emakumea biktimarekin hizketan aritzen da mikrouhin-labea, telebista edo logeletan ez dagoen beste edozein tresna elektriko abian jartzeko aitzakiarekin.

Ustezko ikuskapena egin ondoren, kaxa elektrikora joaten dira eta ustez aparatu bat jartzen dute bertan, eta biktimari ordaindutako azken ordainagiria eskatzen diote eta atzean boligrafoz idazten dute instalatutako aparatuagatik gutxi gorabehera ordaindu behar dutena, 150 euro inguru.

Biktimaren bat erori da amarruan, eta ordaindu egin du eskatutako kopurua. Biktimak ez badu dirurik edo ez badie ordaintzen, hurrengo ordainagirian kobratuko diotela esaten diote, eta azkar alde egiten dute etxetik. Biktima gero ohartzen da logeletako balioko objektuak eta bitxiak lapurtu dizkiotela.

Gogoratu behar da halako delituen biktimak, normalean, une horietan etxean bakarrik dauden adinekoak izaten direla.

Halako delituei aurrea hartzeko, Ertzaintzak gomendatzen du inori ez uztea etxean sartzen dagokion akreditazioa erakutsi gabe, enpresa hornitzailearekin egiaztatzea langileak bidali dituela etxera, eta, zalantzaren bat izanez gero, bisita beste egun batera atzeratzea, etxean beste pertsona bat egon dadin.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios