http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

% 30 egin du gora inbertsioak Arabako Foru Ogasunean, zerga iruzurrari aurre egiteko

José Luis Cimianok iragarri du 2018ko aurrekontuek zorpetze garbia zero izatea aurreikusten dutela

I.AGOTE

Iruzurraren aurkako borroka da Arabako Foru Aldundiaren Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailaren lehentasun handienetako bat. Horiek horrela, 2018rako aurrekontu proiektuak 3,1 milioi erabiliko ditu horretan, hau da, aurreko ekitaldian baino % 30 gehiago.

Batzar Nagusietako agerraldian José Luis Cimiano foru diputatuak balizko iruzurgileak antzemateko programa berri bat sortzeko partida nabarmendu du; izan ere, programa horretan ia milioi erdi euro inbertituko ditu 2018an, 1,2 milioi euro guztira. “Antzemate teknika berriak aplikatzen ditu programak, iruzur mekanismo edo patroi berriak hautemango dituztenak; iragartze analisiak egiten ditu, iruzur era berriak ulertzen lagunduko duten datu historikoetatik ikasteko. Horrez gain, harreman sareak arakatzen ditu, aparteko informazio iturri izan daitezke eta", zehaztu du Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuak, eta gehitu du programa berriak web orriak miatuz ere lortuko dituela datuak, hain zuzen ere ‘web crawling delakoaren bidez.

“Programa berri horren ezarpenak ahalbidetuko digu eraginkorragoak izatea eta teknologia berriak erabat ustiatzea iruzurraren aurkako borrokan”, laburbildu du Cimianok.

Diputatuak berritasunen artean, halaber, nabarmendudu foru aldundiaren ekonomia eta finantza kontrol sistema berri bat abian jarri izana, zeinetan 1,8 milioi inbertituko dituzten guztira, 201.985 euro, 2018an, eta 1,6 milioi konpromiso kreditutan, 2020ra arte. Helburua egungosistema, 1993an jarri zen abian, egokitzea da, gastuaren, diru sarreren, aurrekontu kudeaketaren eta finantzen kontrola hobetzeko eta gainbegiratzeko.

Zor garbia:

0 euro Agerraldian eten berezi bat egin du zorraz hitz egiteko; izan ere, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailak 59,9 milioi gorde ditu hura amortizatzeko. Alegia, ildo horretan, zorra ez da handituko, zeren eta foru ogasunak zor garbia zero izan dadin jardungo du, areago, "ahaleginari eutsiko dio zorra amortizatzen jarraitzeko eta, horrela, finantza gastuak murrizteko”.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos