http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

«Edozein aitzaki erabiltzen da Kataluniako prozesuaren kontra egiteko»

Itxaso Atutxa, Bizkaiko EAJko presidentea, bere bulegoan.
Itxaso Atutxa, Bizkaiko EAJko presidentea, bere bulegoan. / F. Gómez

Itxaso Atutxak, Bizkaiko EAJko presidenteak, adierazpen hauek egin ditu Bartzelonan larunbatean terrorismoaren kontrako manifestazioan independentziaren aldeko banderak eta autoritateen kontrako txistuak eragin dituzten errakzioen aurrean

Jan Echevarría
JAN ECHEVARRÍA

Itxaso Atutxak, Bizkaiko EAJko presidenteak, astelehen honetan azpimarratu zuen «edozein aitzaki aprobetxatu egiten dela Kataluniako prozesuaren kontra jotzeko». Adierazpen hauek Bartzelonan larunbatean terrorismoaren kontrako manifestazioan independentziaren aldeko banderak eta autoritateen kontrako txistuak eragin dituzten errakzioak kontutan hartuta egin zituen.

«Estrategia bat dago legala, demokratikoa eta baketsua den prozesuaren kontra joateko. Ez dakigu estrategia hori koordinatua den eta aldez aurretik pentsatua dagoen baina horrela da», esan zuen Atutxak Radio Euskadin.

EAJko buruzagiaren ustez, martxa horretan izandako independentziaren aldeko banderak eta txistuak edozinek espero zezakeen kontua da. Baita akzio horiek bilakatu duten iskanbila ere».

Gauzak horrela, azpimarratu egin du horren inguruan eman diren kritiken ondorioz indargabetzen ari dela Bartzelonako manifestazioan helarazitako «elkartasun, maitasun eta fraternitate sentimendua». «Batasuna ez da zertan uniformetasuna izan behar eta ez da egokia Kataluniako herriaren aldarrikapenak yihadisten erasoarekin nahastea».

Gürtel: «kontu larria»

Hortaz aparte, Mariano Rajoyk, Gobernuko presidenteak, kontsulta «baimendu» beharko zukeela adierazi du; «are gehiago, katalan gehienak independentziaren kontrakoak direla argi duela ikusita».

Eta Kongresuan Gürtel kasuaren inguruan Rajoyren agerraldiari buruz galdetzen diotenean, bere presentzia bertan «ezinbestekoa» dela dio. Izan ere, Tribunalen aurrean gauza asko «ez ziren argitu» eta oso kontu «larria» da.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos