http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'La edad de la ira' antzezlana, Arriagan

Ikus-entzuleek gaur gozatu ahal izango dute antzezlanaz arratsaldeko 19:00etan

ELCORREO.COM

La Joven Compañía Arriagara itzuliko da bere azken ikuskizunarekin: 2010eko Nadal Sarietako finalista izandako Fernando J. Lópezen 'La edad de la ira' eleberriaren izen bereko antzerkirako moldaketa. Ikus-entzuleek gaur gozatu ahal izango dute antzezlanaz arratsaldeko 19:00etan. Horrez gain, emanaldia amaitzean, antzezleak, José Luis Arellano zuzendaria eta Fernando J. López egilea ikus-entzuleekin antzezlanari buruz solasean arituko dira.

'La edad de la ira' lanaren antzerkirako bertsioa Fernando J. López jatorrizko eleberriaren egileak berak idatzi du La Joven Compañía taldearentzat. Begirada erabat berria eskaintzen digu; izan ere liburuan irakasleak baziren istorioaren bertsioa ematen zutenak, antzezlanean gazteak dira erabateko protagonistak. Batxilergoko ikasle Marcosek ustez egindako hilketa izango da, haren beldurretan, ametsetan eta jakin-minetan murgiltzeko aukera emango digun ikerketaren abiapuntua, lagun eta klase kideen bitartez. Horrela hasten da nortasunaren bilaketaren aldeko kantua den lana.

Javier Ariano, Alejandro Chaparro, Jesús Lavi, Rosa Martí, Laura Montesinos, María Romero, Álex Villazán eta Jorge Yumar dira belaunaldi baten, XXI. mendeko nerabeek osatzen dutenaren, erretratu errealista eta aldi berean poetiko honi bizia ematen dioten 8 antzezleak. Antzezlanak ibilbide luzeagoko Iker Lastraren eta Mabel del Pozoren laguntza berezia du, eta baita Juan Echanoveren ahotsa ere.

La Joven Compañía taldea, gizarte osoan, eta gazteen artean batez ere, antzerkiaren eta kulturaren aldeko maitasuna zabaltzeko xedea duen antzerki arloko egitasmo gazte profesionala da. Gazteek egindako kulturaren, enpleguaren, hezkuntzaren eta gizarte arloko eskubideen alde egiten du lan.

Konpainia 2012ko udan sortu zen, arte eszenikoetako profesionalak eta irakaskuntza arloko komunitatea elkartzeko topagune gisa. Gaur egun 18 eta 27 urte arteko 50 gazte inguruk egiten dute lan, antzerki zirkuituko profesional handiekin lankidetzan.

Arriaga Antzokiko Sarrerak

6,50 eta 20 euro artean. Salgai www.teatroarriaga.eus helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos