http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Durangok boluntarioak behar ditu 'Hitz gidazu' programarako

Miguel Herreros

Proiektuaren helburua kulturen arteko sustapen gunea izatea da

ELCORREO.COM

Durangok 'Hitz gidazu' programa martxan jarri du atzerritarren alfabetatze eta hizkuntza-ikasketa prozesutan laguntzeko asmoarekin. Halaber, kulturen arteko sustapen gunea izatea espero du udalak. Gainera, boluntarioak behar dira eta horretarako webgunean argitaratu duten fitxa bat bete behar da.

Hizkuntzaren aldetik, harrera egiteko programa da, hizkuntza ikasi eta erabiltzeko harreman giro informaletan, baita etorkinen eta autoktonoen arteko trukaketak eta hartu-emanak errazteko ere. Beraz, programaren bidez, etorkinak ingurune sozialik gertukoenean integratzea lortu nahi dute; izan ere, hizkuntza faktore garrantzitsua da identitate sozialerako zein pertsonon arteko interakzioa erregulatzeko.

Honako programa honetan alfabetatze-prozesuei ikuspegi bitatik helduko dieote. Hezkuntza ikuspegia: helduen hezkuntzarako ikastetxeen, Euskaltegien eta Hizkuntza Eskola Ofizialaren alfabetatze-ikastaroen bitartez. Hizkuntz eta kultur dinamizazioa: astean behin pertsona bi elkartuko dira, bata gaztelaniaduna edota euskalduna eta, bestea, berriz, gaztelania edota euskara ikasten ari dena.

Fotos

Vídeos