http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Durango, Kolonbiako hizkuntza bat berreskuratzearen alde

Garabide elkarteak eta herri bizkaitarreko udalean dagoen kooperazio guneak hitzarmena sinatu dute

IZASKUN MOYANO

Durangoko Udaleko Kooperazio guneak Gorabide elkartearekin hizkuntza gutxituen babes eta indartze linguistikoaren aldeko hitzarmena sinatu du. Honela, Nasa Yume hizkuntza kolonbiatarra berreskuratzeko laguntza eskaintzea da beraien xede.

16.000 euroko diru laguntza Nasa Yumearen hiztun diren irakasle indigenen formazio eta gaitasunean laguntzeko erabiliko da. Honetarako, adibide bezala hartuko dute Euskadin bizi diren eskolako ume eta baita jende heldua euskarara ohitu, hurbiltzeko modua. Formazio hori Durangoko ikastoletako irakasleek eskainiko dute. Bizkaiko herri honetara hurbilduko dira, hain zuzen ere, irakasle kolonbiatarrak. Elkarte eta kooperazio guneaz gain, proiektuan Munduko Ogasun Linguistikoko Uneskoko Katedrak ere parte hartzen du.

Pilar Rios, Durangoko alkate eta Kooperazio Guneko arduradunak «udalak elkartasunarekiko duen konpromisoa, oraingo honetan desagertzeko zorian dagoen hizkuntza mantentzeko laguntza eskaintzean datza. Gainera, gure aldetik asko eskaini genezake, euskal hizkuntza mantendu eta erabilpena handitzeko urteetako esperientzia daukagulako», azpimarratu du.

Nasa Yume izeneko hizkuntza, Kolonbiako tribu indigena batek erabiltzen duen hizkuntza da. Hiztunak gune hotz eta hezeetan bizi dira 2000 eta 3000 metrotara. Hizkuntzak, bere hastapeneko kultur elementu asko mantentzen ditu egun. Hala eta guztiz ere, beltz eta zurien arteko ezberdintasunek instituzioa goitik behera aldatu du.

Hizkuntzaren kontserbazioak indigenen antzinako bizimoduko ohiturak mantentzea ahalbidetu du, eta baita gizarte zibilizatuetatik aldentzea, hauez inguratuta bizi baitira.

Fotos

Vídeos