http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Durango, 'Dendak Bai'-erako argazkien bila

Irudiok denden elkarteak 2018an aterako duen egutegia osatuko dute

IZASKUN MOYANO

Durangaldeko denden elkartea den Dendak Bai-ek, Durangoko udalarekin batera, 2018ko egutegia osatuko duten argazkiak aukeratzeko lehiaketa antolatu du. Hau, herriko dendetan zehar zabalduko da herritarrek ikus dezaten. Argazkion gaia 'Durango' izango da eta irailaren 30erarte comercio@dendabakbai.com posta elektronikora bidali ahal izango dira. Izan ere, herri bizkaitarreko kale, txoko, leku, plaza, denda, pertsona, azoka eta... agertzen diren argazki orok balio du.

Lehiakteta bertan parte hartu nahi duen pertsona ororentzat zabalik dago eta herritarrek gustukoen duen argazkiari botoa emateko aukera izango dute. Horretarako, Dendak Bai elkarteak aurkeztutako guztietatik 30 aukeratu eta beraien bulegoan jarriko dituzte ikusgai lehen fasean, urriaren 2an hain zuzen ere. Ondoren, handik pasatzen diren herritarrek gehien gustatzen zaienaren alde egin dezakete, urriaren 6a bitartean.

'Dendak Bai Merkatari Elkarteak' Facebook sare sozialeko orrialdean sortutako album berezian 'gustuko dut' gehien jasotzen dituen argazkiak 2018ko egutegian hilabete bat irudikatuko du. Ostean, urriaren 10ean Dendak Bai- eko zuzendariek osatzen duten epaimahaiak gainontzeko 11 argazkiak hautatuko dituzte. Azkenean, azaroaren 20an banatuko dituzte egutegiok herriko dendetan zehar.

Durangoko denden elkarteak sortutako egutegian agertzeaz gain, 12 argazki irabazleak sare sozialetako argazki nagusi izango dira. Gainera, lehenengo saria 300 eurokoa izango da, bigarrena 150ekoa eta 50 euroko beste hamar sari ere banatuko dira irudi guztien artean.

Irabazleak izan ez diren gainontzeko argazkiak Dendak Bai-en argazki artxiboan geratuko dira, publikoki erabili ahal izango dituztelarik. Beti ere, egilearen baimenarekin.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos