http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Durangoko trukerako unitatea: herritarren denbora

Dagoeneko abian da Durangoko Denboraren Bankua, elkarlaguntzarako harremanak sustatzeko dohako zerbitzua

IZASKUN MOYANO

Zerbitzuak, ezagutzak eta jarduerak trukatzeko sistema bat da Durangoko Denboraren Bankua eta dagoeneko nahi duen pertsona orok har dezake parte. Trukerako unitatea herri bizkaitarrean bizi direnen auzokideen denbora da. Irabazi asmo gabeko zerbitzua da, eta egitasmoaren helburuak egunerokotasuneko beharrizanak asetzea eta solidaritate, elkartasun eta elkar laguntzarako harremanak sustatzea dira.

Denbora trukaketak pertsonen araberakoak dira eta oso jarduera anitzak trukatu daitezke, bazkideen zaletasun eta premien arabera. Batek besteari zerbait irakasten dio eta ikasketa era berean, elkarrenganakoa da. Adibidez, arabiar batek euskaldun bati bere herrialdeko janaria sukaldatzen irakasten dion heinean, honek bere txakurra paseoan ateratzeko mesedea egiten dio.

Jarduera motaren arabera talde ezberdinak sailkatu dira: gorputzaren eta osasunaren zaintza (erlaxazioa, ilearen zaintza, makillajea, elikadura…), etxeko lanak (sukaldaritza, etxeko konponketa txikiak, landareak zaintzea, arropa konponketa txikiak...), informatika eta teknologia berriak (informatika arloko aholkularitza, ordenagailu bidezko lanak, sare sozialak…), hezkuntza eta formazioa (ikasteko teknikak, musika eskolak, pintura, marrazketa…) eta aisialdia (ibilaldiak, paseoak bizikletan, artisautza, eskulanak…).

Zerbitzuan parte hartu nahi duen herritar orok kontu bat zabaldu behar du, non nahi duten jarduera eskaini zein hartu eta ordutegia zehaztuko duten. Zerbitzuren bat eskaintzen duten unean euren kontuan orduak gehituko dira, honela orduok zerbitzuekin trukatu ahal izango dituzte.

Fotos

Vídeos