http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

.eus domeinuaren 5. urteurrenean, 8.400 dira erregistratutako webguneak

.eus domeinuaren 5. urteurrenean, 8.400 dira erregistratutako webguneak

Sareratzetik lau urte igaro diren honetan, aurreikuspenen barruan ari da hazten domeinua, 2020. urterako ezarritako helburua betetzeko bidean

AMALIA IBARGUTXI

Bost urte bete dira ICANN (Internet Corporation for Assigned Names and Numbers) erakundeak .eus domeinua onartu zutenetik, eta egun erregistratuta 8.400 domeinu daude guztira. PuntuEus Fundazioak, bere aldetik, dei egin dio gizarteari 10.000 domeinuetara heltzeko.

'10.000ra goaz, bazatoz?' lelopean garatutako kanpainari esker, domeinua Euskal Herriko hirugarren domeinua izateko «bidean doa» fundazioaren arabera. Domeinu-onarpenetik bost urte eta sareratzetik lau urte igaro diren honetan, aurreikuspenen barruan ari da hazten, 2020. urterako ezarritako helburua betetzeko bidean.

PuntuEus Fundazioak gogoratu duenez, 2013ko ekainaren 14an, duela bost urte, onartu zuten .eus domeinua, eta urtebete ebaluazio fasean igaro ondoren, erabiltzaileek indartuta egin zuten aurrera. PuntuEus Fundazioko ordezkariek domeinua lortu eta hurrengo egunean emandako prentsaurrekoan zera azpimarratu zuten: «Iritsi da urteetako lana eta pazientzia eskatu duen prozesuaren emaitza, euskararen herriaren nazioarteko aitortza, .eus lehen mailako Interneteko domeinu bat baita, hau da, komunitatearen garapen lokalerako tresna global bat».

2014an lehenengo .eus webguneak sareratu zirenean hasi zen Fundazioarentzat «.eus domeinuaren benetako ibilbidea». Izan ere, «domeinua erabiltzea, ikustea eta indartzea da .eus domeinuari zentzua ematen diona. Hain zuzen, horixe da, nazioarteko aitortzatik harago, euskararen herria munduaren aurrean ikusgarri bilakatzeko modua», adierazi dute.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos