Borrar

Diziplina anitzeko partzuergo batek landuko du Larragorri parkearen proiektua

sergio eguía

Viernes, 19 de enero 2018, 23:44

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek gaur goizean iragarri duenez, Udalak diziplina anitzeko partzuergo bat sortzea sustatuko du, Larragorri parkearen proiektua lantzeko. Talde horrek egindako lana europar funtsak lortzen saiatzeko baliatuko du udal gobernuak. IGIk, AMVISAk, URA Uraren Euskal Agentziak eta ‘Basque Centre for Climate Change_BC3’ zentroak osatutako talde bat koordinatuko du Udalak, eta “Hiri-ekintza berritzaileen ekimena, 2018” deialdira aurkeztuko da. Laguntza-ildo horrek % 80ko finantzaketa (5 milioiraino) eskaintzen du hautatutako proposamenentzat. “Eragile talde horren bitartez, gida-plan bat idatziko dugu, irtenbide adimenduen multzo bat eta zenbait neurgailu osatuz joateko, aintzat hartzeko moduko izaera berritzaileaz. Horregatik aurkeztuko gara europar ekimen horretara. Jakitun gara zein zaila den kontinente osoko ehunka hirirekin lehiatzea. Eta errealistak gara. Baina proiektu ona dugula uste dugu, eta lehen mailako bazkideak tartean sartzea lortu dugu. Horregatik, ahalik eta ilusio handienaz lan egingo dugu lortzeko”. Agenteek partzuergo bat osatuko dute, eta gida-plan bat landuko dute proiektua aurrera atera ahal izateko, diru-laguntza jaso ala ez. URA Uraren Euskal Agentziak ere finantzatuko du ekimena.

Larragorri parkea joan den abenduan alkateak aurkeztutako Vitoria-Gasteiz 2025 Estrategiaren barruko proiektuetako bat da. Proiektuak Eraztun Berdea hegoaldetik ixtea aurreikusten du, zenbait lanaren bidez: Abendaño (Batan) eta Zapardiel errekak desbideratzea; berdegune handi bat egokitzea, inguruak duen uholde-arriskuari irtenbide naturala emateko, eta baltsa handi bat sortzea, kirol eta aisialdi jardueretarako. Espazio zabal horrek aisialdirako gune bat eta oinezkoentzako eta txirrindularientzako ibilbideak har litzake. Orobat, aisialdirako belardiak, lurzoru kutsatuen bioerremediazioarekin lotutako landaketak, nekazaritza parkea eta biodibertsitate fokuak jarriko dira.

Nabarmendu beharra dago Europak ideia berritzaileak sarituko dituela deialdian. Horrenbestez, Gasteizen apustua da asmo handiko proiektu horrek aukera eman dezan “naturan oinarritutako irtenbide adimentsuak” garatzeko, “neurgailuak ezarri eta neurri eta teknika adimendunak aplikatzea ahalbidetzen dutenak“, azaldu du alkateak. Izan ere, herritarrentzat urarekin lotutako kalitateko espazio bizi eta naturalak sortuz hegoaldean uholdeen kudeaketa integrala hobetzeaz gain, Arabako hiriburuaren asmoa da hiriko sistema hidrikoa monitorizatzeko eta klima aldaketari egokitzeko kudeaketa-sistema adimenduna diseinatu eta ezartzea. Gainera, klima-aldaketak sisteman izan dezakeen eragina aurreikusteko ereduak sustatuko ditu. “Neurgailuak eta modelizazio sistemak ezartzea eta monitorizatzeko sistema adimenduna lantzea da helburua, alderdi horiek ere gako izan baitaitezke laguntzak eskuratzeko”, zehaztu du Gorka Urtaranek.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios