Borrar

Diseinu grafikoko erakusketa, Giza Eskubideen Adierazpenaren 70. urteurrenean

Erakusketa EHUk antolatu du eta Bizkaia Aretoan egongo da ikusgai datorren ostiralera arte

elcorreo.com

Viernes, 19 de enero 2018, 23:43

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskal Herriko Unibertsitateak bat egin du Giza Eskubideen Adierazpena Unibertsalaren 70. urteurrena ospatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko herri erakundeek abiaturiko 'Eskerrak Giza Eskubideei' kanpainarekin, eta 'Giza Eskubideei Begira/Miradas a los Derechos Humanos/Insights into the Human Rights' diseinu grafikoko erakusketa antolatu du. 30 giza eskubideetako bakoitzari kartel bat eskaintzen dion erakusketak hasiko du EHUk antolatutako programazioa. Erakusketa Bizkaia Aretoa izango da ikusgai, Bilbon, ostiralera arte, doako sarrerarekin, eta ondoren Arabako eta Gipuzkoako campusetan ere izango da ikusgai.

EHUk nabarmendu duenez, Giza Eskubideen Adierazpena «erreferente etiko» bihurtu da, eta horren bitartez, «pertsonek, erakunde pribatuek eta erakunde publikoek bat egin beharko lukete askatasuna, berdintasuna, justizia, asiloa, jabetza, lana, atsedena eta hezkuntza bezalako funtsezko alderdien inguruan».

Horrela, herri erakundeen kanpainarekin bat eginez, EHUk urtean zehar burutuko diren hainbat ekimen planteatu ditu. Ekimen horien artean, 'Giza Eskubideei Begira/Miradas a los Derechos Humanos/Insights into the Human Rights' kartelen erakusketa ireki da astearte honetan.

Leire Fernandez Iñurritegi eta Eduardo Herrera irakasleak komisario dituen erakusketa EIDE Euskadiko Diseinatzaileen Elkartearekin elkarlanean egingo da. 30 diseinatzaile profesional bildu dituzte giza eskubideen inguruko 'begiraden' proiektu kolektibo batean: Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean finkatutako 30 giza eskubideetako bakoitza kartelen bidez interpretatu eta adierazi dituzten 30 'begirada'.

Lehen ekimen honen bitartez, EHUk bere gain hartu du konpromiso eta erantzukizun soziala sormeneko ekintza bat diseinu grafikotik zehaztuz, diseinu grafikoa baita Arte Ederren Fakultatearen barruan gaur egun ematen den ezagutzaren adarretako bat. «Erakusketa hau gure ingurune hurbilenean dauden diseinatzaileei zuzendutako deontologia profesionalerako dei bat da, haiei giza garapenaren alde duten betekizun sozial aktibista saihestezina adierazteko aukera ematen baitzaie», adierazi dute erakusketaren komisarioek.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios