http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Diseina ezazu haurrentzako jolastokia, Arrigorriagan

Agirre Lehendakariaren parkeko jolastokia estaltzeko obrak jarri dira martxan eta herritarrei galdetuko zaie diseinuei buruz

ELCORREO.COM

Arrigorriagako Agirre Lehendakariaren parkeko jolastokia estaltzeko obrak jarri dira martxan eta haurren jolastokiari buruz pentsatzeko unea da beraz. Udalaren helburua erabiltzaileek parke hau nolakoa izango den aukeratu ahal izatea da eta, hori dela eta, parte hartzeko prozesu bat jarri dute martxan haurren gustuetara hobekien egokitzen diren jolas-ekipamendu berriak zein diren jakiteko.

Hasteko, inkesta bat egingo da interneten bidez herritarrei galdetzeko helburuarekin. Gure Magalean ikastetxeko Gurasoen Elkarteko kideei ere inkesta bera helarazi zaie seme-alabekin kontsulta dezaten zer nahiago duten Agirre Lehendakariaren parkeko haurren jolastokiaren eredu eta osaerari dagokienez.

Parte hartzeko prozesua zabalagoa izan dadin inkesta badago jada udal-webgunean, eta inkestaren bidez nahi duenak parte hartu ahal izango du klik huts batzuekin.

Inkestetan lortutako emaitzekin lehenengo balorazioa egingo da, baina, hala ere, ekarpen gehiago egiteko aukera egongo da herritar guztientzat antolatuko den tailer batean, jolastokia eraikiko den tokian bertan egingo dena.

Eranskailuekin eta beste baliabide batzuekin horma-irudi handi bat egingo da jolastokirako hautatutako elementuekin, eta ia-ia parkearen behin betiko irudia izango da. Une horretatik aurrera, erabiltzaileei galdetu ostean, prest egongo dira lizitazioa egiteko erabiliko den plegua idazteko baldintzak. Gauzak horrela aprobetxa ezazue zuen aportazioak egiteko.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos