http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Deustuko gaztetxearen gainbehera

Deustuko gaztetxea./Borja Agudo
Deustuko gaztetxea. / Borja Agudo

Bilboko Udalak Babes Ofizialeko Etxebizitzak eraiki nahi ditu egungo elkartea dagoen tokian bertan

IZASKUN MOYANO

Horrenbeste buelta eman ondoren, Deustuko gazteek 'agur' esan beharko diote beraien Gaztetxeari. Duela hilabete, urriaren 26an Bilboko Udalak eta asanbladak elkartea hosgabetzeko akordua sinatu zuten, baina orain erabaki hori bertan behera geratu da. Udalaren esanetan, Babes Ofizialeko Etxebizitzak (BOE) eraikiko dituzte bertan, eta adierazpen berri honen aurrean gazteak kexatu egin dira. «Zarata aitzakia baino ez da. Eraikina botatzea aspaldi ebatzi zuten».

Bestalde, Asier Abaunza, hirigintzako zinegotziak, aditzera eman duenez, elkarteko kideak, eurak, izan ziren hosgabetze prozesuaren aurka agertu zirenak, hau burutzeak suposatzen zuen gastu handiegia dela medio.

Joan den irailaren hasieran 15 urteren ondoren, Udalak Gazte Asanbladarekin zuen Gaztetxea mantentzeko hitzarmena apurtzeko lehen pausuak ematen hasi zen. Honek, Deustuko auzoko bizilagunek elkarteko zarata zela eta egindako kexuei garrantzia handia eman zien. Hala ere, gazteek beraien etxea zuzen gestionatzen eta defendatzen jarraitu zuten. «2016. urtekoa da bizilagunen azken kexua eta orduan txalapartako tailerra kendu genuen. Hilean kontzertu bakarra antolatzen hasi ginen, zarata deserosoa dela genekielako».

Egun 'Txoritokia' dagoen gunean bertan lau solairuko eraikina egitea erabaki zuten aspaldi, gazteentzako alokairu merkea eskainiz, eta Abaunzak adierazi zuen bezala, egun oraindik proiektu hori mahai gainean dago. «Plana aurrera eramaten ari gara, beraz arinago ala beranduago eraikina utzi beharko dute». Dena den, gune berriak espazio soziokulturala izango du lehen solairuan. Zinegotziaren esanetan, toki jakin hori eskaini die orain arte izan diren egoera berean jarrai dezaten.

Hala ere, Deustuko gazteak «Udalak kontrolatutako txokoak ez dute autogestiorik», azaldu dute. Gainera, BOE egitea «irudia garbitzeko» aitzakia gisa erabili dutela adierazi dute, auzoan 2,300 etxebizitza baino gehiago hutsik daudela aipatuz. Horrela, «Udalak gaztetxearen gainbehera aspaldi hartutako erabakia» zela defendatu dute behin eta berriz.

Temas

Deusto

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos