http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Deustuarrek 11 egun biziko dituzte euskaraz hitz egiten

Deustuarrek 11 egun biziko dituzte euskaraz hitz egiten

Datorren azaroaren 23tik abenduaren 3ra auzoan gure hizkuntzaren erabilera sustatzeko erronka antolatu dute

IZASKUN MOYANO

Egia, Lasarte eta Agurainen ondoren Deusturen txanda iritsi da. Bilboko auzo honetan erronka berri bat aurrera eramango da datorren azaroaren 23ª eta abenduaren 3ª bitartean. Euskararen erabilera kalean sustatzeko herritarrek '11 egun euskaraz' biziko dituzte, 2018ko Euskaltzaleen Topagunean. Ekimena Euskal Herri mailan burutzen ari da Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker.

Ekintza honetan nahi duen Deustu, Done Petri, Erribera, Ibarrekolanda, San Inazio, Arangoiti eta Elorrietako herritar orok parte har lezake; beti ere, Deustualdean jaio, bizi, ikasi edota lan egiteaz gain, 14 urtetik gora baditu. Horretarako, lehendabizi ezinbestekoa da webgunean izena eman eta 'Ahobizi' zein 'Belarriprest' bihurtzea. Lehendabizikoek euskaraz jakin edo ulertzen dutenekin beti mintzatuko dira hizkuntza zaharrean, hauek erdaraz hitz egiten badiete ere. Ezezagunekin ere euskaraz esango dute lehen hitza, eta ulertu egiten badute gure hizkuntzan komunikatzen jarraituko dute.

Bigarrena izateko, euskalduna izan behar da ezinbestean. Euskara argi ulertzen duen oro izan daiteke 'Belarriprest'. Hauek paper garrantzitsua betetzen dute ekimenean. Izan ere, hizkuntza zaharrarekiko jarrera positiboa hartuko dute, gainontzekoak euskaraz mintzatzera gonbidatzen dituztelako. Gure hizkuntzak komunikatzeko nahia duenari lagundu egiten diote. Honela, hiztunen kopurua igotzea lortuko dute. Hauek txapa bat jantzita eraman beharko dute soinean, ekimenak irauten duen denbora osoan, identifikazio ikur gisa.

Ekimena ongi ateratzeko asmoz, gaur eta datorren asteartean hilaren 21ean arratsaldeko 19:00tik 20:30ra zalantzak argitzeko bilerak antolatuko dira, parte hartzaile oro hurbil daitekeelarik. Bestalde, bihartik datorren asteazkenera arte txapak jaso ahal izango dira Berbaizu-n. Horrez gain, azaroaren 22 asteartean Egun Eukaraz-eko parte hartzaileek argazki erraldoia aterako dute. Bertan agertu nahi dutenek Santi Petriko kioskora hurbildu beharko dira arratsaldeko 19:30tan.

Dagoeneko 250 dira ekimenean parte hartzeko izena eman duten euskaltzaleak, baina antolakuntzak jakitera eraman duenez, 400era heltzea espero dute. Izan ere, lehenengo astean 200 pertsona batzera heldu nahi izan zuten eta 250 izatea erdietsi zuten.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos